Udalaren Kirol Zerbitzuaren xedea da kirola sustatzea eta Kirol Eskolak sortzea eta, era berean, Uharteko herritarrek gorputz heziketa lantzea eta kirol-jarduera afizionatuak garatzea. Horrela bilduta dago Zerbitzuaren Ordenantzan 2.a artikuluan.
Udalaren Kirol Zerbitzuaren borondatea da auzokideak berak kirolaren antolaketa-egiturari lotzea, Uharteko elkartegintza sustatzen saiatzeko. Hori dela eta, komeni da behar diren lanabesak abiaraztea Kirola Zerbitzuaren eta Kluben arteko lankidetza-ildoa ezartzeko; horrela, denon arteko ahaleginez eta, koordinaziopean lan eginez, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko.
Alde horretatik, deialdi honen xedea da Kirol Klubentzako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea 2025ko urriaren 1etik 2026eko irailaren 30era.
Eskaerak aurkezteko epea bost egun baliodunekoa izanen da iragarkia Nafarroako Aldizkari
Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Uharteko udalaren egoitz elektronikoaren bitartez.