Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Erabiltzeko uzten diren etxebizitzen kooperatiba Uharten

  • Hasiera
  • Berriak
  • Erabiltzeko uzten diren etxebizitzen kooperatiba Uharten

Erabiltzeko uzten diren etxebizitzen kooperatiba Uharten

Pasa den abenduaren 11n informazio-saio bat partekatu genuen Uharteko Kultur Etxean etxebizitzen kooperatiba proiektu bati buruz. Eredu horrek etxebizitza bat eskuratzeko aukera ematen du, eta zure etorkizuneko etxearen diseinuan ere inplikatzen zaitu.

Bertaratze handia izan zuen, 200 pertsona inguru, eta ikusleen interesak eztabaida oso aberasgarria sortu zuen. Honek mahaigainean jarri zuen etxebizitza alternatiba berritzaileen benetako eskaria dagoela. Dagoeneko 100 lagunek eman dute izena bigarren saio batean parte hartzeko.

Bilera horretan, hitzaldiaren informazioa udalaren webgunean jartzeko eta urtarrilaren azken astean bigarren saio deitzeko konpromisoa hartu genuen.

Hortaz gain, inkesta bat prestatu dugu, interesdunen profilak ezagutu eta baloratzeko. Mesedez, aurretik izena emandako 100 pertsona horietako bat bazara edo gaiarekin interesa baduzu eta urtarrileko saioan parte hartu nahi baduzu, bete ezazu eta deitu 948 330 761 zenbakira zerrenda horretan izena emateko.

INKESTA

Izena emateko eta inkesta betetzeko azken eguna: 2026ko urtarrilaren 18a.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK