Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Uharte ezagutu

Uharte ezagutu

Uharte hiribildu lasaia eta atsegina da, berdegune eta zuhaizti zabalak ditu, Oihana mendia, espezie autoktonoz josia, eta baratze eta pasealekuak Arga ibaian zehar.

Kalitatezko zerbitzuak ditu bisitatzen gaituztenak artatzeko eta hartzeko, eta ostatu, denda eta ostalaritza ugari ditu, bai herrigunean, bai gertu dagoen Itaroa merkataritza-gunean.

Elementu interesgarri ugari eskaintzen dizkio Uhartek bisitariari. Alde batetik, hiribildiuak gordetzen duen xarma eta berau kokatzen den inguru natural ederra; bestetik, hiribilduaren kokapen estrategiko pribilegiatua, Nafarroako geografiako espazio natural interesgarriak hurbil dituela.

Paraje ederrek inguratzen dute UHarte hiribildua. Arga ibaiaren ertzean eta Oihana mendiaren magalean kokatuta dago eta Done Jakue Bidea igarotzen da hiribildutik; gainera, turismo berdeaz gozatzeko aukera anitzak eskaintzen ditu Uhartek. Autoz 40 minutura daude Iratiko basoa eta Erronkariko bailarak, eta 20 minutu baino gutxiagora, berriz, Irunberriko Arroila. Horrenbestez, makina bat ibilbide eta txangoren abiapuntua da Uharte.

Uhartetik oso gertu geratzen da Jorge Oteiza Museoa, eskultore bikainaren lana ezagutzeko aukera paregabea eskainiz. Distantzi berdinera, autoz 5 minutura, Iruña eta bere hirigune historikoa dago. Argi dago, beraz, Uharte geografia nafarraren enklabe nagusietako bat dela.

Museo Oteiza (Argazkia: Wikipedia)

Lib Dub

Uharteko taldeek eginiko bideoa. Bertan erakutsi nahi izan dute herriaren bizitza soziokulturala eta hona hurbiltzen diren herritar berriei ongietorria eman, bai eta integraziorako, parte-hartzerako… gonbitea luzatu. Integra zaitez!

Gastronomia

Uharteko gastronomia bere eta Iruñerriko produktuen ontasuna lekuko da. Uharteko lekaleen eta barazkien kalitateak gastronomia berezia finkatu du, baina, Nafarroako sukaldaritzan bezala,ezaugarri nagusia lehengaien kalitate bikaina da.

Aipagarriak dira ajoarrieroa -bakailau, baratxuri, tomate eta piperrez egina-, uhartearrek hainbeste gogoko duten kalderetea, txilindrona -bildots haragiz egina- eta hestebetea, azken hau gure produktu gastronomiko estimatuena.

Arrautzez eginiko hestebetea edo “odolki begetala” familia guztiak eginiko produktu tradizionala izan da eta herriko jaietan gure otorduen oinarri. Gaur egun, Uharteko harategietan jarraitzen dute era tradizionalera egiten, eta lortzen duten kalitate eta zapore bikaina Nafarroako estimatuena izatera eraman du.

Tipula izan da gure sukaldaritzaren ezinbesteko produktua eta Uharten ematen zen barietate zabalari esker tuberkulu arrakastatsuan bihurtu zuen, Uharteko jentilizio izatera bihurtzeraino: tipulazorroak.

Aipagarria da Uharteko sukaldaritzari buruz dagoen balorazio positiboa, gure hiribilduan haien jardera garatzen duten erretegien kalitateari esker dela.

Zer ikusi

eraikinak

Arkitektura zibila

Uhartera egindako lehen hurbilketa batean, miresteko moduko eraikinak aurki ditzakegu gure udalerrian.

Uharteko kaleak leinu-etxe ugariz ornituak izan ziren, eta horien aztarna batzuk mantentzen dira eskualdeko herri-arkitekturako besteen artean.

Eta hiribilduaren modernotasunaz ari garela, ezin dugu ahaztu egun Ugazte-gazteen lokala okupatzen duen eraikina, Victor Eusa arkitekto nafarraren lana.

Era berean, hiribildu modernoa da Uharte. Haur Eskolaren eta Andre Mari Zuria Ikastetxe Publikoaren eraikin bereziak dira modernotasunaren erakurgarriak.

San Joan Ebanjelariaren Eliza

Tenplu honen jatorria Erdi Aroan dago, gaur egungo eraikinaren toki berean. Atal ezberdinetan artikulatutako habearte batek osatzen zuen, harrizko ganga batez estalita. Azken atalaren gainean dorre bat altxatzen zen.

“Beheko eliza” izenez ezagutzen zen, Done Eztebe elizatik -“goiko eliza”- bereizteko. XVI. mendean handze lanak egin zituzten, gurutzadura eta burualdea, baina obra-lanak ez ziren bukatu eta zimentuetatik hasitako handitze berri bat egitera behartuak izan ziren. Elizaren gorputz osoa. Obra-lanak urte batzuk irain zuten erabat bukatu arte.

 

1775. urtean elkartu ziren bi parrokiak; ondorioz, tenpluaren tamaina handitu behar izan zen eta, helburu horrekin, Jesus Haurraren kapera eraiki zen. Hainbat aldaketa eta erreforma jasan ditu tenpluak gaur egungo zurruntasun arkitektonikoa lortu arte.

Gure elizak badiru aipagarriak diren hainbat elementu artistiko: Arrosa-lehioa -tradizio gotikoko erliebeekin landutako bi moldurakoa- eta bataiarria dira, seguruenik, San Joan Ebanjelariaren eliza zaharretik kontserbatu diren testigantza urrietako bi. Arrosa-lehioko moldura bakoitza hogei motiboz osatuta dago, irudi fifuratoboak eta izaera abstraktoko geometrikoak tartekatuz.

Baina, zalantzarik gabe, Andre Mari Zuriaren irudia da bitxirik preziatuena eta interes artistiko handiena duena. Marmol zurian landutako irudi bat da, Andre Maria Haurra besoetan duela, eta marmol beltzezko oinarri baten gainean dago. Oinarrian latinez idatzia baina karaktere gotikoekin grabatutako inskripzio batek bere istorioaren berri ematen digu. Andre Maria 1349an ekarri zen Parisetik eta Martín Huarte jaunak, Iruñako merkataria, elizari eginiko oparia da. Eskulturaren kalitatetik ondorioztatu dezakegu autoreak gotiko frantsesak Parisen bizi zituen urte berezi haietako artista hoberenen artean zegoela.

Erretaula nagusia interes artistiko handikoa da ere. 1535ean Juan Bustamante Lizarrako artistak margotua. Egurrezko euskarria du eta bigarren solairua eta teilatupea estaltzen ditu, Kristoren bizitzaren hainbat pasarte irudikatzen du. Erretaularen gorputz eskultorikoa ebanjelarien irudiak osatzen dute, San Joan buru dela eta gurutziltzatu bat goialdean. Artista egilea ezezaguna da.

Done Eztebe Eliza

Erdi Aroan erakikitako Done Eztebe Elizari buruz, hainbat berri dokumentatuak daude eta horien bidez bere ezaugarriak berregin ditzakegu.

Oihana mendiko ekialdeko hegalean kokatuta zegoen, eta horregatik esaten zitzaion goiko eliza. Kalitate txarreko materialekin eraiki zen eta horren ondorioz etengabeko konponketa lanak egin behar izan zuten, horren lekuko dira aurkitutako hainbat dokumentu.

Eraikina habearte motz eta estu batez osatuta zegoen, burualdean azpil antzera bukatua, eta bi lekuak harrizko gurutze-gangekin estaliak.

Herritik urrun eta eraikina hondatua egoteak eliza eta leku berri batean pentsatzera eraman zituen, eta honela XVIII. mendeko lehenengo urteetan tenplu berriaren eraikuntza lanak hasten dira, gurutze latinozko oinplanokoa. Lehenengo elizako aztarnarik ez da geratzen eta oroimen kolektibotik desagertzera zuzendua dago.

Eliz berria laster abandonatuko zen, 1775. urtean bi elizak bateratzearen ondorioz. Hiribilduaren hilerri bezala erabili izan zen ondoren, eta gero eta gehiago hondatuz joan zen. 1900. urtean hilerria orain dagoen tokira aldatu zen, eraikina funtzio berrietarako erabili zen eta gehiago hondatu, azken aldian ardientzako korta gisara erabili arte.

Gaur egun, XVIII. mendean eraikitako tenpluaren sarrerako hormak besterik ez dira kontserbatzen, arku zuzeneko portalearekin.

Bi elementu artistiko kontserbatu dira tenplu zaharretik: bataiarria eta erretaula nagusia. Biak daude Uhartetik kanpo: Urrotzen lehenengoa eta Nagoren bigarrena.

IBILBIDEAK

URBARTE. Kaleko artearen ibilbideak

Deskargatu PDF

Kultura urbanoak protagonismo berezia du Uharten; adibidez, Cantamañanas Hiri Artearen Jaialdiarekin. Beste adibide bat herrian aurkitu ditzakegun horma-irudi ugariak dira.

80 hamarkadan Patxi Buldainek horma-irudi kolektibo bat eratu zuen bere lantegiko ikasleekin, Uharteko bizilagunak, inspirazio Iturri izan zena ondorengo belaunaldietako artistentzat .

Hain zuzen ere, Cantamañanas jaialdian zehar, muralak egiten dira udalerriaren inguruan. Bertako beste artista batzun lanekin bat egiten dutenak.

Uharteko Herri-guneak 2003tik hona horma-irudiz apainduz joan da, bai proiektu instituzionalen bidez eginak, nola urteko jaialdi edo espresio artistiko libreko lanekin, banaka edo taldean.

Artelan horiez guztiez gozatzeko, hainbat ibilbide sortu dira hiri artearen bueltan.

Argako Ibai Parkea

Deskargatu PDF

Iruñerriko Mankomunitateak diseinatutako ibilbide honek San Andres errotatik Irotz zubira garamatza, Ibai Parkeko pasealeku erosoari jarraituz..

Denetariko bazterrak ikusiko ditugu; hots, herrietako hiri-giroa, betiko baratzeak, Esteribarko landa-paisaia. Ibilian, gainera, ibaiari lotuta dagoen ondare historikoa ezagutzeko aukera ederra izanen dugu.

Dorraburuko presa

Presak irin-errota hornitzen zuen urez. Errota, zehazki, Atarrabiako eta Uharteko auzokideek elkarrekin eraiki zuten 1541ean, eta errentan uzten zen, ustiatzeko. Gero, XIX.-XX. mendeetan hainbat erabilera izan zituen: Alzugarayren irin-lantegia, zentral elektrikoa eta Esparzaren lantegiko biltegia.

Egun, gune hidraulikoa zaharberritu da (presa, ubidea eta zentrala) eta, eraikinean, Ibai Parkeko Informaziorako eta Ingurumen Heziketarako Zentroa jarri dute, erakusketak, tailerrak eta bisita gidatuak eskaintzeko. Era berean, Donejakue Bideko erromesak, paseatzaileak eta, oro har, jendeahartzeko topalekua eta aisiarako gunea da. Udan, kafetegia eta terraza-zerbitzua zabalik daude.

 


Dorraburuko zubia

Erdi Arokoa jatorriz, oinezkoek bakarrik erabiltzen dute. 1343ko agiri batean aipatua dago lehen aldiz. Agirien arabera, XVI. Mendetik XVIII.era berrikuntzak egin zitzaizkion. Ugalaldeko eta Artadiburuko zubiekin batera, Uharteko zubirik zaharrena da. Erdi-puntuko bi arku ditu eta zubi-bular bakarra.

 

 

 


Artadiburuko zubia

Kalbarioko zubia ere erraten zaio eta Humilladeroko zubia ere bai. Erdi Aroan eraikia, erdi-puntuko hiru arku ditu, eta, uretan gora, bi zubi-bular. 1550ean, ibaian behera zetozen enborrei saria kobratzen zien. Agirien arabera, 1652an, berrikuntza-lanak egin zitzaizkion. XVIII. mendean ere bai, garrantzitsuagoak, eta egungo itxura eman zioten.

 

 

 

 

Zokoako presa eta Olazko errota-zentrala

Zokoako presa silarriz eraikia dago eta, handik, ura hartzen zen baratzeak ureztatzeko eta Olazko errotara eramateko. Errota hartan, gero, zentral elektriko bat paratu zuten. Presa-errota multzoa Erdi Arokoa da eta, XIII. mendetik aurrera, dokumentatua dago. Garai batean, baziren zubi txikiak hornikuntza-ubidea gurutzatzeko.

 

 

Ugalaldeko zubia

XVIII. mendean datatua da, baina jatorriz Erdi Arokoa dirudi. 1550eko agiri batean aipatua dago lehen aldiz, enborrei saria kobratzeko eskubidea aitortu zitzaionean. Erdi-puntuko bi arku ditu erdialdean, eta bi txikiago, alboetan. Uretan gora, zubi-bularrak ditu. Zubitik hurbil Uharteko arropa-garbitzaileak aritzen ziren.

 

 

Atondoko presa

Presak berezko ur-jauzi bat baliatzen du eta, jatorriz, X. mendekoa da; Nafarroako agirietan jasotako presa eta errota aipamenik zaharrenetakoa baita. Orduez geroztik, mendez mende, hainbat irin-errota hornitu ditu urez eta, ondotik, irin-lantegi batzuk ere bai (Yoldi eta Huici). Presako ura hartzen da Uharteko baratzeak aspaldidanik ureztatzen dituzten ubideetara eramateko.

Uharte – Beriain ibilbidea

Uhartetik Sarrigurenera abiatzen gara eta bertan Iruña-Olatz errepidea hartzen dugu, Goraitz zeharkatu eta Ardanatzera heltzeko. 20. kilometroan (markatuta dago), Ardanaztik bide bat hasten da Malkaizko gailurrera igotzeko, eta bertatik ikus dezakegu Iruñerriko mendebaldeko isurialdea eta Pirinioetako inguruko mendiak ipar-mendebaldean.

Bidetik jaitsiko gara Egues eta Ardanazko bidegurutzeraino. Bidearen hurrengo puntua Tangorriko igoera da eta bertatik jaitsiko gara Arizko aldera. Puntu honetan Lakidainera eramanen gaituen bidea ikusiko dugu.

Bihurgune itxi batetara heltzean, ez dugu hartuko eskuinaldetik jaisten den bidea eta ezkerraldetik jarraituko dugu, pinudiaren hertzetik gailurrera igotzeko. Bukaeran haitza batzuk aurkituko ditugu. Kontuz jaitsi eta bidexka hartu, eskuinetik eramanen gaitu, usategiz usategi, Lakidaingo leporaino.

Aurrera jarraitu eta lau minututan beste lepo batetara iritsiko gara, hortik Lakidaingo haitzarako igoera hasiko dugu. Puntu honetatik, Irulegiko gazteluaren aztarnetara eramanen gaituen igoera latza eta gogorra.

Eloko higaren perpendikularra jarraituz, zabalgune batera aterako gara eta bertatik jaitsiko gara aldapa gogor batetik Idoate-Ilundain bidegurutzeraino.

Las Bandericas parean igoko gara eta Urramendi – Gongora aldera jaitsi. Lurra oso itxia dago hemendik. Hegoaldera jarraitu usategi batekin topo egin arte. Ezkerraldetik jaisten den bidexka batetik jarraituko dugu eta mendi pista batetara eramanen gaitu. “El Hayedal” edo pagadia deituriko dermiora iritsiko gara eta hortik igotzen da Zenborainera. Bide berdinatik igo eta jaitsi eginen dugu. Jaisterakoan, alanbre-hesi batera arte jarraituko dugu eta hemendik leku garaienean dagoen elektrizitate dorreraino, Untziti eta Aranguren ibarrekin elkartzen gaituena.

Andrikaingo lepora iritsiko gara eta eskuinaldean dagoen bidexkatik jaitsiko gara, Labiano aldera, “La Vizcaya”ko muinoa ikusgai uzten duen sakonuneraino.

Labianoreko eta Untzitirako bideen elkargunean, aurrera jarraituko dugu, hegoalderuntz, soro laboratuak inguratuz eta goialdetik ateratzen den bidexka hartuko dugu. Eskuinetik jarraitu dugu, Noain aldera, “La Vizcaya”ko muinotik eta hortxen topatuko dugu eskuinetik heldu den pista bat. Taxoareko mendilerrora eta Noaingo ur-biltegira daraman pista zabala ateratzen den toki ireki batera iritsiko gara. Errepidetik jaitsi.

Gure ezkerraldean autopista azpitik gurutzatzen duen eta Noainera daramagun lurpeko pasabidea dago. Abandonatuta dagoen akuaduktutik barna, autopista gurutzatu eta Beriainera iritsiko gara.

Donejakue Bidea

Bide Frantsesaren lau bideak Nafarroan bateratzen dira, horietako hiru Ostabateko Nafarroa Behereko lurretan, eta, ondoren, Garesen Somportetik datorren bidearekin bat eginez. Azken bide hori Leire, Zangoza, Eunate eta Obanos inguruko lurretatik igarotzen da.

Oihana mendiaren begiradapean iristen dira erromesak Uharteko bazterretara, baina egun ez dago garai batean kasko gainean zegoen gotorlekua. Hasieratik beretik, bideak Uharteko ipar-mendebala zeharkatzen du; zehazki, Orreagan barrena Bordele (Frantzia) Astorgarekin lotzen zuen erromatar galtzadan zehar. Horixe da Frantziako bidea esaten zaionaren lehenengo jatorria.

Bidearen une gorena bat dator Uhartek Iruñerrian eginkizun garrantzitsua izan zuen garaiarekin; lehendabizi, Iruñeko Erresumaren barnean, eta geroago, Nafarroako Erresumaren baitan. Garai hartan, beraz, Uharte gure Erresuma Zahar honetako toki oso nabarmena izan zen, kokapen estrategiko berezian baitzegoen; hau da, Oihana mendi gailurretik zaindu egiten zituen Bortuz haraindiko lurretatik zetozen bideak, guztiak haren begiradapean baitzeuden; eta huraxe zen Europara joateko zegoen lotura nagusia, hau da, Orreagan eta Ibañetan barrena.

Gaur egun, bideak eta bidexka berri bat moldatu dira egungo erromesendako, seinale bidez egokiro markatua. Beraz, erromesek badute Uharteraino barreneraino sartu eta atseden hartzeko aukera; behin indarberriturik, Arreko Trinitatera eramanen dituen.

Lau Uharteak

Desckargatu PDF

Lau Uharteak ibilbidea, izen bereko lau herriak lotzen dituen mendi ibilbide berria da: Uharte Arakil eta Uharte Nafarroa Garaian eta Uharte Garazi eta Uhartehiri Nafarroa Beherean.

Lau Uharteak Gida egiteren helburua, aipatutako harreman instituzionalaz haratago, lau udalerrien arteko senidetze hori bultzatzea izan da, hau da, biztanleen arteko elkar ezagutza sustatzea eta senidetze hori kanpoaldean komunikatzea. Gida udalerri horietan eta Udalbiltzaren webgunean dago eskuragarri.


Gida honek ibilbidearen jarraibideak, mapa eta hogeita hamar bat interesgune jasotzen ditu hiru hizkuntzatan (euskera, frantsesa eta gaztelania), eta bidean zehar aurki daitezkeen ondare historiko eta arkitektoniko nagusietan geldialdiak egitea proposatzen ditu. Bertan daude, besteak beste, Itxasperri eta Atondo baselizak; Orreaga, Zamartza, Iharte, eta Aranbeltz monasterioak; Uhartehiri, Latsaga eta Aranbeltz gazteluak; baita zenbait zubi erromaniko edo trikuharri ere.

Lau Uharteen ibilbideak GR-65 eta E3 europako seinaleei jarraitzen die, eta oinez edo bizikletaz egiteko aukera ematen du, sei etapatan: Uhartehiritik Uharte Garazira (29 km), Uarte Garazitik Orreagara (24 km), Orreagatik Uhartera (37 km), Uhartetik Aratzurira (27 km), Aratzuritik Irurtzunera (23 km) eta Irurtzundik Uharte Arakilera (15 km), Artxueta gailurrera (28 km) igoz luzatzeko aukerarekin.

Gidak paperezko euskarrian daude eskuragarri lau udalerrietako kultur etxeetan, udaltxeetan eta turismo bulegoetan, bai eta PDF formatuan deskarga daitezke ere.