Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Senidetasunaren bestetako kartel lehiaketa martxan!!

Senidetasunaren bestetako kartel lehiaketa martxan!!

Uharteko Udalak bestetako kartel lehiaketaren oinarriak onartu ditu. Iaz bezala, aurten ere bi modalitate egongo dira: bata helduentzat, 600 euroko sari bakarra izango duena; bestea haurren modalitatea izango da, eta hiru sari izango ditu. Aurten aldaketa nagusi bat egin da lehiaketaren oinarrietan, Uharten erroldatutako pertsonak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, 15 urtetik gorakoak (barne), baita Uharten erroldatuta ez dauden eta Ugazteren jardueretan parte hartzen duten 15 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako (barne) pertsonak ere. Pertsona bakoitzak kartel bakarra aurkeztu ahal izango du.

  • Kartelak aurkezteko epea: ekainaren 17tik 28ra, biak barne.
  • Kartela aurkezteko lekua: Kultura Zerbitzuko bulegoetan (Kultur Etxeko 2. solairuan), astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00etara.
  • Sariak:
    • Helduen modalitatea (15 urtetik gorakoak (barne)): 600 euroko sari bakarra (hala badagokio, dagokion PFEZ atxikipena aplikatuko zaie).
    • Haurren modalitatea:
      • saria: 125 euroko balea arte plastikoetako materialetan.
      • saria: 100 euroko balea arte plastikoetako materialetan.
      • saria: 75 euroko balea arte plastikoetako materialetan.
  • Herri-bozketa: epea abuztuaren 1etik 14ra. www.huarte.es web orriaren bidez bozkatu ahal izango da.

 

 

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK