Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Inauterietako hiri kanpaldiak

Inauterietako hiri kanpaldiak

Inauterietako hiri kanpaldiak: "Unibertsoa"

DATAK: otsailaren 28tik martxoaren 2ra

ORDUTEGIA: 8:00etatik 14:00etara. Sarrerak eta irteerak mailakatuak izango dira, 8:00etatik 9:00etara eta 13:00etatik 14:00etara.

PLAZA KOPURUA: plaza mugatuak. Gutxienez 8 haur eta, gehienez ere 30 haur. Hizkuntza ereduaren arabera banatuko dira. Matrikula kopuruagatik ezinezkoa bada talde desberdinduak osatu, talde elebidunean elkartu ahalko dira.

HAURTZAINDEGI ZERBITZUA: 14:00etatik 15:00etara. Gutxienez 4 haur egon behar dira zerbitzu hori eskaini ahal izateko. Zerbitzu horren kostua 9 eurokoa da haur bakoitzeko, 3 egunengatik.

MATRIKULAZIOA:

AURRE- INSKRIPZIOAK: urtarrilaren 31tik otsailaren 4ra, 948 012 012 telefonoaren bitartez.

AURRE- INSKRIPZIO KUOTA: 16,50 € tasaren aurrerapen gisa, kanpaldietan onartu ezean gerora itzuliko dena.

PLAZAK KONFIRMATZEA: 948 012 012 telefonoaren bitartez, otsailaren 10etik 11ra.

MATRIKULAK: otsailaren 14tik 18ra Udaleko erregistro orokorrean. Udalaren webgunean eskuragarri egongo den izena emateko orria posta elektronikoz bidali beharko da ayuntamiento@huarte.es posta elektronikora. Bidaltzeko baliabiderik ez duten pertsonek Udaleko erregistroan entregatu beharko dute.

AURKEZTU BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA:

Aita, ama edo legezko tutorearen posta elektronikoa.

Izen-emate fitxa (beteta eta sinatua).

IBAN – Kontu zenbakia.

Aparteko instantzia batean 2020ko errenta aitorpena erroldatutakoentzat, aldez aurretik Udaleko erregistroan aurkeztu ez dutenen kasuan soilik. Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie

PREZIO PUBLIKOA (3 egun):

< 5.000 16,50 €
5.001-8.000 27,50 €
8.001-10.000 34,00 €
10.001-15.000 37,50 €
15.001-20.000 41,50 €
20.001- 30.000 45,50 €
< 30.001 50,50 €
Erroldatu gabeak 77,50 €

 

ANTOLATZAILEA: Uharteko Udala, Euskara, Berdintasuna eta Gizarte Zerbitzuko arloen bitartez.

Argibide gehiago 948 33 07 61 (Uharteko Udala) eta 948 33 32 23 (Gizarte Zerbitzua) telefonoetan.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK