
Erabiltzeko uzten diren etxebizitzen kooperatiba bat Uharten sustatzeko ideiarekin 100 pertsonatik gora elkartu ziren bigarren lan-saio honetan. Bertan, jasotako 103 inkesten laburpena aurkeztu zen eta bertan planteatutako zalantza eta galderak erantzun ziren.

- zerk bultzatzen zaitu prozesuan jarraitzera?
- zerk bultzatuko zintuzke uztera?
Amaitutakoan, San Ferminen aurretik erabiltzen uzten diren etxebizitza kooperatiba bat eratzen saiatzeko lan egiteko konpromisoa hartu zuten pertsonen zerrenda egin zen. Zerrenda horretan izena eman dutenei galdetegi labur bat bidaliko zaie, aurretik jasotako informazioa osatzeko.
Prozesu hau jasotzen ari den erantzunarekin, Uharten etxebizitza eredu irisgarri eta komunitario berri baten alde egiten duen interes sozial oso handia dagoela ikusten da.