Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

2026ko Aurrekontu Parte-hartzaileak

2026ko Aurrekontu Parte-hartzaileak

PROIEKTUAK AURKEZTEKO EPEA ZABALIK

Otsailaren 2tik apirilaren 13ra bitartean, Uharten erroldatutako 16 urtetik gorako pertsonek eta herriko elkarte eta taldeek aurtengo aurrekontu parte- hartzaileetara aurkez ditzakete beren proiektuak.

Proiektu handietarako 60.00 euroko partida bat eta proiektu txikietarako 15.000 euroko beste bat izango ditu.

Eraikuntza lanak (berriak edo mantenukoak), erosketa iraunkorrak eta udal eskumeneko esparruetan garatzeko jarduera edo programak proposa daitezke: kirolak, berdintasuna, kultura, euskara, gizarte-zerbitzuak, hiri-mantentzea, etab.

Aurreko urtean proiektu baten onuradun izan ziren pertsonek, taldeek eta klubek ezingo dute proposamenik aurkeztu kategoria berdinean. Baina proiektua ez bazen onuraduna izan, berriro aurkez dezakezu.

 

 

Proiektuen bozketa

Epaimahaiak aukeratutako proiektuen bozketa ekainaren 1etik 14ra egingo da: online ekainaren 1etik 7ra eta aurrez aurre ekainaren 8tik 14ra.

Bozketaren aurretik, hautatuak izan diren proiektuei buruzko informazioa argitaratu eta postontzietan banatuko da. Udalaren webgunean ere kontsultatu eta bozkatu ahal izango dira.

Uharten erroldatuta dagoen 16 urtetik gorako pertsona bakoitzak proposamen bakarra markatu ahal izango du proiektu handietan eta beste bat proiektu txikietan.

Talde Eragilea

Herritarren Talde Eragile bat bada, urtez urte Aurrekontu Parte-hartzaileen funtzionamendua bermatzeko.

Talde honetan parte hartu nahi baduzu, igorri e-posta bat helbide honetara: presupuestosuharte@gmail.com

Gainera, Talde Eragileko kideek prest daude proiektu bat prestatzerakoan sortu ahal zaizkizun zalantzak argitzeko. Horretarako, igorri e-posta bat eta erantzuna jasoko duzu.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK