Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

SENIDETZEAK

SENIDETZEAK

Uharte hiriak Santiago bidean kokatzen diren udalerri batzurekin senidetua dago: izen bereko Uharte Garazi eta Uharte-Hiri behe-nafarrak eta Uharte Arakil goi-nafarra; eta “podiensis” bidean kokatzen den Armagnac eskualdeko Nogaro.

LAU UHARTEAK. IZEN BEREKO HERRIAK

2002. urtetik izen bereko beste herriekin senidetze hitzarmen bat sinatu zuen Uhartek: Nafarroan dagoen Uharte Arakil  eta Behe-Nafarroan dauden Uharte-Hiri (Donapaleutik hurbil) eta Uharte-Garazi (Donibane Garaziren ondoan), Arnegiko mugatik kilometro gutxira.

Hogei urtez senidetuta egon ondoren, 2022an batasun hori islatzen duen proiektu berri bat aurkeztu zuten: Lau Uharteak ibilbidea, lau udalerriak lotzen dituen mendi ibilbide berria. Ibilaldia sei etapatan egin ahal izango da, eta gida batean bildu da Juan Mari Feliu mendizalearen laguntzarekin, Udalbitzak bultzatutako Hurbiltzen proiektuaren barruan.

Lau Uharteak Gida egiteren helburua, aipatutako harreman instituzionalaz haratago, lau udalerrien arteko senidetze hori bultzatzea izan da, hau da, biztanleen arteko elkar ezagutza sustatzea eta senidetze hori kanpoaldean komunikatzea. Gida udalerri horietan eta Udalbiltzaren webgunean dago eskuragarri.  

Deskargatu gida PDFan

Gida honek ibilbidearen jarraibideak, mapa eta hogeita hamar bat interesgune jasotzen ditu hiru hizkuntzatan (euskera, frantsesa eta gaztelania), eta bidean zehar aurki daitezkeen ondare historiko eta arkitektoniko nagusietan geldialdiak egitea proposatzen ditu. Bertan daude, besteak beste, Itxasperri eta Atondo baselizak; Orreaga, Zamartza, Iharte, eta Aranbeltz monasterioak; Uhartehiri, Latsaga eta Aranbeltz gazteluak; baita zenbait zubi erromaniko edo trikuharri ere.

Lau Uharteen ibilbideak GR-65 eta E3 europako seinaleei jarraitzen die, eta oinez edo bizikletaz egiteko aukera ematen du, sei etapatan: Uhartehiritik Uharte Garazira (29 km), Uarte Garazitik Orreagara (24 km), Orreagatik Uhartera (37 km), Uhartetik Aratzurira (27 km), Aratzuritik Irurtzunera (23 km) eta Irurtzundik Uharte Arakilera (15 km), Artxueta gailurrera (28 km) igoz luzatzeko aukerarekin.

Gidak paperezko euskarrian daude eskuragarri lau udalerrietako kultur etxeetan, udaltxeetan eta turismo bulegoetan, bai eta PDF formatuan deskarga daitezke ere.

Uharte Arakil (Foto: Gobierno de Navarra)

NOGARO, AHIZPA HIRIA

Nogaro (Argazkia: Wikipedia)

Frantziako Nogaro herria gure udalerriaren antzekoa da. Armagnac eskualdean kokatuta dago, aldameneko estatuaren hego-mendebaldean.3.000 biztanle inguru ditu. Geografikoki oso ongi kokatua dago: iparralderuntz 70 kilometrotara dago Paue eta hego-ekialderuntz 160etara Bordele. Bere erakargarri turistikoak dira: jai gastronomikoak; ingurune zoragarriak natura-bide

Done Jakue Bidea da Uhartek Frantziako Nogaro herriarekin senidetua egotearen ardatz eta oinarria. Bi herrien arteko senidetze hitzarmenean bereziki azpimarratzen da “bi udalek Done Jakue Bideari lotutako jarduerak antolatzeko arreta berezia jarriko dute”.