Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Liburutegia

INFORMAZIOA

LIBURUTEGIA

EGUTEGIA

Liburutegia

Liburutegia Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarekoa da.
Egunkariak eta aldizkariak irakurtzeko, nobedadeak ezagutzeko, ikasteko, Internet kontsultatzeko eta liburuak, CDak, DVDak eta aldizkariak maileguan hartzeko aukera eskaintzen du.

Haurrentzat egokitutako gune bat du, heldu batek lagunduta joan ahal izateko eta eurendako liburu katalogoaz gozatzeko.

Ikasteko egokitutako gela bat ere badu.

Liburutegian doan egin daiteke liburutegi txartela, Nafarroako liburutegi publiko guztietarako balio duena, baita sarean dauden liburutegi espezializatuetarako eta udal liburutegietarako ere. Online zerbitzu guztietan sartzeko ere balio du.

Edozein herritarrek eska dezake edozein liburutegi publikotan.

ZERBITZUAK

AGENDA
Ez da gertakaririk aurkitu!
AGENDA
Ez da gertakaririk aurkitu!
  • Urbarte

  • NAFARROAKO LIBURUTEGIEN SAREKO PLATAFORMA DIGITALETARAKO SARBIDEA

    Liburutegien Sareak plataforma digitalak ditu, eta edozein liburutegitan eska dezakezun pasahitz eta liburutegiko txartelarekin izan dezakezu sarbidea.

    LIBURU ELEKTRONIKOAK ETA AUDIOLIBURUAK

    eBiblio Nafarroa Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarearen zerbitzu bat da, Internet bidez liburu elektronikoak irakurtzea ahalbidetzen duena. eBibliok plataforma teknologiko bat jartzen du herritarren eskura, katalogoan sartu eta formatu digitaleko liburuak maileguan hartzeko aukera ematen duena, hainbat gailutan irakurri ahal izateko: tabletak, telefono adimendunak, ordenagailu pertsonalak edo liburu elektronikoen irakurgailuak, Adoberen DRMekin bateragarriak direnak.

    https://navarra.ebiblio.es/

    FILMAK ETA DOKUMENTALAK

    eFilm

    Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko zerbitzu bat da, eta zinema, dokumentalak, telesailak eta laburmetraiak streaming bidez ikusteko filmak mailegatzea ahalbidetzen du. Plataformak 14.000 titulu baino gehiagoko katalogoa du, ordenagailu pertsonalen bidez ikus daitezkeenak, eta, askotan, tableta eta telefono adimendunetan, Interneterako konexioarekin.

    https://navarra.efilm.online/eu

    HAMAIKA ALDIZKARI ONLINE

    INfomagazine Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko zerbitzu bat da, eta ehunka aldizkari online eskuratzeko aukera ematen du ordenagailu pertsonalen bidez, eta, askotan, tableta eta telefono adimendunetan, Interneterako konexioarekin.

    https://navarra.infomagazine.online/eu

    NAFARROAKO ONDARE BIBLIOGRAFIKOA

    Nafarroako Liburutegi Digitala (BiNaDi) Nafarroako ondare bibliografikoa hedatzeko bitarteko bat da, baita ondare hori zaintzeko tresna bat ere.

    Nafarroako Liburutegi Digitala (BiNaDi), 2007az geroztik eskuragarri dagoena, Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuaren ekimen bat da, Foru Erkidegoko ondare bibliografikoa zaintzeko eta Internet bidez zabaltzeko. Horretarako, BiNaDik lan digitalizatuen zuzeneko deskarga eskaintzen du, batez ere inprimatutakoak baina baita eskuz idatziak ere, bai Nafarroako gaiei buruzkoak, bai Erkidego honetan idatzitakoak edo ekoitzitakoak.

    https://binadi.navarra.es

    LAGUNTZAK ETA DIRULAGUNTZAK

    No hay documentos / Ez dago dokumenturik

    JAIETAKO PROGRAMAK

    TituluaTamainaDeskargatu
    HUARTE Programa 20255.40 MB Deskargatu
    2022ko JAIEN EGITARAUA6.91 MB Deskargatu

    OIHANA SARIAK

    TituluaTamainaDeskargatu
    Oihana_Bases_A4_20245.49 MB Deskargatu
    OIHANA SARIAK 20224.60 MB Deskargatu

    AISIALDI SORTZAILEKO IKASTAROAK

    TituluaTamainaDeskargatu
    AISIA SORTZAILEARI BURUZKO IKASTAROAK 2022-23566.23 KB Deskargatu

    JAIETAKO KARTEL IRABAZLEAK

    TituluaTamainaDeskargatu
    2022ko JAIETAKO KARTELA92.04 KB Deskargatu