Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

KULTURA

Ez da gertakaririk aurkitu!
INFORMAZIOA

Kultura zinegotzia:
Laura Aznar Merlo

Kultura teknikaria:
Ekiñe Delgado Zugarrondo

KULTUR ETXEA

EGUTEGIA

KULTURA

Udal Kultura Zerbitzuaren helburua kultura sustatzea, babestea eta zabaltzea da, kultura bere alderdi guztietan garatzen laguntzeko. Tokiko talde eta elkarteekin elkarlanean aritzen da, eta arte, kultura eta jai jardueren programazioa eskaintzen du, kultura aniztasuna eta kultura adierazpen ugari kontuan hartuta.

Horretarako, bi ekipamendu garrantzitsu ditu: Kultur Etxea eta Plazaldea. Horiek erabilera soziokulturalerako hainbat gune dituzte, eta kultura sustatzen laguntzea dute helburu, bai eta Uharteko kolektibo eta bizilagunentzat partaidetzarako eta erreferentzia soziokulturalerako bide izatea ere.

Uharteko Kultur Etxea Nafarroako Antzokien Sarearen parte da. Espazio eszeniko egoki bat erabilgarri duten 35 udalek osatzen dute sarea. Espazio horiek, besteak beste, honako hauek guztiak ziurtatzen dituzte arte eszenikoen ikuskizun profesionalak eskaintzean: aretoko laguntza teknikoa ikuskizunak eskaintzen diren egunetan, kultura kudeatzaile profesionala, jarduerak egiteko aurrekontua, eta programazio erregular eta egonkorra.

AGENDA

ZER EGITEN DUGU?

Uharteko Udaleko Kultura Zerbitzua Uharteko kultur programazioa koordinatzeaz arduratzen da, baita jai ekitaldiak antolatu eta koordinatzeaz ere.

Baina, horretaz gain, beste gauza asko egiten ditugu, guztiak Uharteko bizitza kulturalaren garapenarekin lotuta.

JARDUERAK

Kultura programazioa

Uharteko Kultur Etxearen programazioa hileroko agendetan antolatzen da eta honako hauek barnebiltzen ditu:
• Musika eta arte eszenikoen ikuskizunak.
• Irakurketa sustatzeko jarduerak.
• Diziplinarteko proiektuak.
• Uharteko elkarte sareak antolatutako jarduerak.
Kultura Zerbitzuak eskainitako programazioa Kultura Zerbitzuko talde teknikoak lantzen du, eta bera arduratzen da herritarren, kolektiboen, banatzaileen eta konpainien aldetik jasotako proposamen guztiak jaso eta aztertzeaz.

Kultur proposamenak jasotzea: cultura@huarte.es.

Sormen asisialdi tailerrak

Kultura Zerbitzuak, ikasturte berri bakoitzaren hasierarekin batera, sormen aisialdi ikastaroen eskaintza egiten du. Eskaintza adin ezberdinetara bideratzen da eta teknika eta adierazpena artistikoekin zerikusia duten jarduerekin osatzen da. Eskaintza udaleko beste talde eta zerbitzu batzuek antolatutako jarduera eta ikastaroekin osatzen da.

Herritar guztiek kulturarako sarbidea izan dezaten, Uharteko Udalak diruz lagundutako kuota sistema bat du ezarrita, familia unitatearen diru sarreren arabera, errenta aitorpenean oinarrituta. Horren bidez ezartzen dira ikastaroen prezioak.

Prestakuntza proposamenak jasotzea:

 

Irakurzaletasuna sustatzeko programa

Kultura Zerbitzuak, Uharteko Liburutegi Publikoarekin lankidetzan, hainbat jarduera bultzatzen ditu parte-hartzea eta irakurzaletasuna sustatzeko.
Horretarako, hainbat jarduera programatzen dira urte osoan zehar: ahozko narrazio saioak, egileekin aurkezpenak eta topaketak, irakurketa klubak eta Oihana Sariak ikasleei zuzendutako narrazio eta komiki lehiaketa, besteak beste.
Kulturarako sarbidea haurtzaroan

Kultura Zerbitzuak hainbat programa ezartzen ditu Andre Mari Zuria Ikastetxe Publikoan, pertsona guztiek euren haurtzaroan kultura adierazpenetara sarbidea izan dezaten.
Gaur egun, hiru programa garatzen dira ikastetxean:

 

  • FIRA, IRAKURZALETASUNA SUSTATZEKO ESKOLA PROGRAMA
    Eskolako irakasleekin koordinatutako programa honen bidez, ikasle guztiek ahozko narrazio saioetan edota idazleekin egiten diren topaketetan parte hartzen dute.
    Irakurketa esperientzia onak partekatu, eta testuak aukeratzeko askatasuna bultzatzen da genero, estilo eta literatura forma anitzetara sarbidea sustatzeko asmoz.
    Egin klik informazio gehiago eskuratzeko

 

  • OHOLTZARA SALTO A ESCENA
    Oholtzara Salto a Escena Nafarroako Antzoki Sarearen proiektu bat da. Arte eszenikoak gazteei hurbildu eta eurak protagonista bihurtu nahi ditu, bitartekaritzaren, prestakuntzaren eta erakusketaren bidez haien beharrei erantzunez.
    Programa hezkuntza eremuaren eta UGAZTE Udaleko Gazteria Zerbitzuaren laguntzarekin garatzen da. Urtero hainbat jarduera eskaintzen dira, hala nola antzerki emanaldiak, antzerki foruma, dantza egoitzak eta gazteentzako arte eszenikoen tailerrak.
    Garatu beharreko jarduerak urtero adosten dituzte erakunde laguntzaileek.
    Egin klik informazio gehiago eskuratzeko

 

  • ADIERAZPEN ETA JOLAS DRAMATIKOKO SAIOAK LEHEN HEZKUNTZAN
    Urtero, Nafarroako Antzerki Eskolarekin lankidetzan, Andre Mari Zuria ikastetxe publikoko lehen hezkuntzako lehenengo mailako ikasle guztiek eskola orduetan antolatzen diren antzerki saioetan parte hartzen dute, antzerkia modu ludiko, sortzaile eta atseginean probatzeko helburuarekin.
    Egin klik informazio gehiago eskuratzeko
Jai eta kultura ekitaldiak

Kultura Arloa Uharten egiten diren jai eta kultura ekitaldiak antolatzeaz eta koordinatzeaz arduratzen da.

Jarduera bakoitzak aldez aurreko ekoizpen, koordinazio, kudeaketa eta antolaketa lan zehatza eskatzen dute.

Hauek dira Uharten ospatzen diren jai-kultur ekitaldi nagusiak:

• INAUTERIAK
• UHARTEKO EGUNA (maiatzaren amaiera/ekainaren hasiera)
• SAN JOAN SUAK (ekainaren 23an)
• SENIDETASUNAREN BESTAK (iraila)
• OLENTZERO (abenduaren 24an)
• ZAINDARIAREN EGUNA (irailaren 27an)
• ERREGEEN KABALGATA (urtarrilaren 5ean)
Jaialdiak

Gaur egun, Uharten hiru jaialdi berezi ospatzen dira. Jaialdi horiek erreferentzialak bihurtu dira, ibilbide luzea egin dutelako eta herritarrek harrera ona egin dietelako.

  • EZIN ZAILAGOA ZIRKO JAILADIA

    Nafarroako zirku jaialdia 2001ean sortu zen, Nafarroako hainbat udalek bat eginda, tartean Uharteko Udalak.
    Gaur egun, honako udal hauek antolatzen dute jaialdia: Altsasu, Tutera, San Adrian, Viana eta Uharte.
    Jaialdia abuztuaren amaiera edo irailaren hasieran egiten da, eta 5 egunez 5 udalerrietarako zirko programazio amankomuna proposatzen da.



     

  • 3DANCE

    3Dance dantza jaialdia, 2016an sortu zen Uharte, Eguesibar eta Atarrabiako Udalen ekimen gisa. Hiriko espazioan dantza sustatzea, dantzarako publiko berriak prestatzea eta sorkuntza koreografikoa sustatzea du helburu, eta bereziki gazteei zuzenduta dago.

    Jaialdiak bi zati ditu: alde batetik, koreografia lehiaketa bat edo dantzari gazteei zuzendutako lehiaketa bat (taldean, bikotean edo bakarka), eta, bestetik, herri bakoitzean aritzen den dantza konpainia profesional baten programazioa.
    Formula horrek originaltasuna ematen dio 3Dance jaialdiari, eta eremu profesionalaren eta amateurraren arteko topaketa aberasgarria ahalbidetzen du.

  • FESTIVAL CANTAMAÑANAS

    “Cantamañanas International Urban Art Festival” Uharteko Jabi Landa artista gazteak sustatutako proiektua da, kultura, kontzientziazio soziala eta artea bateratzen dituena, urtero egiten den muralismoaren eskutik, eta bertako eta nazioarteko artisten presentzia duena. Normalean irailaren lehen hamabostaldia izaten da.
    Jaialdia Cantamañanas taldeak antolatzen du Uharteko Udalaren babesarekin.

LAGUNTZAK ETA DIRULAGUNTZAK

No hay documentos / Ez dago dokumenturik

JAIETAKO PROGRAMAK

TituluaTamainaDeskargatu
HUARTE Programa 20255.40 MB Deskargatu
2022ko JAIEN EGITARAUA6.91 MB Deskargatu

OIHANA SARIAK

TituluaTamainaDeskargatu
Oihana_Bases_A4_20245.49 MB Deskargatu
OIHANA SARIAK 20224.60 MB Deskargatu

AISIALDI SORTZAILEKO IKASTAROAK

TituluaTamainaDeskargatu
AISIA SORTZAILEARI BURUZKO IKASTAROAK 2022-23566.23 KB Deskargatu

JAIETAKO KARTEL IRABAZLEAK

TituluaTamainaDeskargatu
2022ko JAIETAKO KARTELA92.04 KB Deskargatu

Uharten bizi bazara, hilero iritsiko zaizu postontzira Kultura eta Gazteria ekintzak biltzen dituen hileroko agenda.

Kultur Etxean edo UGAZTE Gazte Lokalean ere jaso dezakezu.

Jarrai gaitzazu sare sozialetan eta egiten
ari garen guztia ikusiko duzu.