Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

“Pastillatik Zapatilara”

INFORMAZIOA
Kiroletako zinegotzia:
Ibai Garjón Ibarra
 
Kirol teknikaria:
Iratxo Gorostiza Etxeberria
 
Kirol kudeatzailea:
Beñat Ollo Irujo

Ugarrandia (Kiroldegia)

Spa Sport Itaroa y Palacio de Hielo

“PASTILLATIK ZAPATILARA” - ZURE OSASUNAGATIK BAT EGINIK

Uharteko osasun-etxearekin batera bultzatutako egitasmo bat da, zeinaren bitartez, osasun-etxeko pertsonal sanitarioak paziente kronikoei jarduera fisikoa preskribituko die, “kirol” errezeta baten bitartez.

Pazienteak, farmaziako ohiko errezetaz gain, bere osasun arazora bideratutako jarduera fisiko bereziko errezeta bat eskuratu ahalko du, eta horrekin udalaren kirol instalazioetara joanen da dagokion osasun kirol programan berehala sartzeko (errezetan zehaztuta dago).

EGITASMOAREN PREMISAK

  • Egitasmo jasangarria: existitzen diren udal baliabideak erabiliz (Kirol instalazioetako puntu indartsuak).
  • Egitasmo zabala: paziente osasuntsuari eta kronikoari zuzendua.
  • Pazientea berehala hasten da egitasmoan: plaza kopuru mugarik eta izen-emate baldintzarik gabe.
  • Jarduera fisikorako atxikidura mekanismoak.
  • Kudeaketa sistema erra zeta sinplifikatua osasun arloko langileentzat.
  • Pazientearen datu babesa bermatzea.
  • Baldintza bakoitzarentzat zuzenduriko jarduera fisikoa.
  • Kirol instalazioetan formatutako pertsonala.

HELBURUAK

  • Ariketa fisikoaren bitartez Uharte, Gorraiz eta Zubiriko oinarrizko zonaldeko herritarrak artatzen diren osasun-etxeetako pazienteen osasuna hobetu, osasun arloko pertsonalak ariketa fisikoa preskribituz.
  • Herri horiek dituzten baliabideak erabiltzea lortu eta osasun publikoko sarera lotu, egitasmoaren jasangarritasuna bermatzeko.
  • Ariketa fisikoko eta osasuneko egitasmoetara atxikimendua handitu.
  • “Oihutura osasungarriak” lantzen dituzten arreta ereduak ezarri gaixo kronikoen  oinarrizko estrategia gisara, medikazio maila altua eta “osasun kontsumismoa” sortarazten duen egungo eredua gainditzeko ahaleginduz.

FUNTZIONAMENDUA

HERRITARREN TALDEKATZEA EGITASMO EZBERDINETAN

EGITASMOAREN LEHENTASUNA

Gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak, zeinetan jarduera fisikoa bereziki preskribitua dago.

KIROL ERREZETA SORTU

Jasoko ditu:

  • Izen-abizenak
  • Preskribitzen den programa edo jarduera
  • Kirol zerbitzuen kontaktua izen-ematea burutzeko

 

Kirol errezeta Osasun-etxean emanen da

KIROL ERREZETA

1. Pertsona osasuntsuak
  • Ez daude egitasmo honetako lehentasun taldean, dena den, kirol praktika sustatzeko kanpaina bat eginen da.
  • Osasuneko pertsonalak jarduera fisikoaren praktika erregularraz galdetuko du eta historia klinikoan apuntatuko da.
  • Kirola egiteko ohiturari kez badago, kirola egitea aholkatuko da eta Osasun Publikoa eta Lan Osasun departamentuak eginiko foiletoa emanen zaio, Uharte eta Eguesibarko kirol zerbitzuetako datuekin.
2. Adineko pertsonak

ADINEKOENTZAKO KIROL ERREZETA

  •  Adineko pertsonak Uharteko kirol zentroetara joaten dira kirol errezetarekin.
  •  Egitasmo horretan kokatutako kirol jardueren informazioa ematen zaie, ordutegiak eta non egiten diren, eta “Hirugarren adinerako kirol jarduera” programa preskribitzen zaie.

Adineko pertsonentzako jarduerak

  • “55 URTETIK GORAKOENTZAKO ARIKETA FISIKOAK”
  • “NEURRIZKO GIMNASIA TERAPEUTIKOA”
  • “GIMNASIA TERAPEUTIKOA ARINA”
3. Mendekotasuna duten pertsonak

AHULENTZAKO KIROL ERREZETA

  •  Mendekotasuna duten pertsonek Uharteko kirol zentroetara joaten dira kirol errezetarekin.
  • Uharteko Gizarte Langileekin hitzordua eskatzen zaie “MEMORIA ETA PSIKOMOTRIZITATE” programan sartzeko.

4. Patologia neurologikoak dituzten pertsonak

NEURO-TERAPIA ACUATIKOKO KIROL ERREZETA

  •  Patologia neurologikoak duten pertsonek Spa&Sport Itaroa Huarte zentrora joaten dira kirol errezetarekin.
  • Programaren ardura duen fisioterapeutarekin hitzordua ematen zaie saioen ordutegiak gogorarazteko.
  • Banakako saioak uretan fisioterapeutarekin.

5. Giltzadura-apofisiak edo/eta neuromuskularrak, fibromialgia, afektibitate-nahasmenduak edo estresa duten pertsonak

HIDROTERAPIA KIROL ERREZETA

  • Hidroterapia kirol errezeta ondorengoei preskribituko zaie:
    • Giltzaduraren mugikortasunean edo tonu muskularrean eragiten dien giltzadura-apofisia edo/eta prozesu neuro-muskularrak dituzten pertsonei; eta fibromialgia duten pertsonei:  4 asteko tratamendua;  ordu 1eko iraupeneko 3 saio/astean.
    • Afektibitate-nahasmenduak edo estresa duten pertsonak (zaintzailearen sindromea): 6 asteko tratamendua;  ordu 1eko iraupeneko 3 saio/astean.
    • Preskripzio Irizpideak ezartzen dira
  • Hidroterapia kirol errezeta duten pertsonek Spa&Sport Itaroa Huarte zentrora joaten dira kirol errezetarekin.
  • Pertsonal espezializatuarekin hitzordua ematen zaie galdetegi bat egiteko eta tratamendua ikasteko.
  • Ondorengo saioak asistentzia teknikorik gabe eginen dira, ematen zaizkien gidalerroak jarraituz.

6. Arrisku Kardiobaskularra duten pertsonak

Kardiopatia Iskemiko ez akutua, HTA, Obesitatea, 2 motako Diabetesa, Dislipemiak, EPOC

KARDIO OSASUN ABONU KIROL ERREZETA

  • Kardio osasun abonu kirol errezeta duten pertsonek Spa&Sport Itaroa Uharte zentrora joaten dira kirol errezetarekin.
  • Gihartze aretoko pertsonalarekin hitzordua ematen zaie abonua azaltzeko eta bertan izena emateko.
  • Kirol instalazioetako saioak osasunaren hobekuntzara bideratutako tratamenduetan  formazioa jaso duten Gihartze aretoko pertsonalaren ikuskaritza izanen dute.
  • Pazientearen osasuna hobetzeko bereziki preskribitutako indar eta erresistentzia saioak eginen dira.
  • Erabiltzaileak astean lau saioetara (hiru aurrez aurre) joan ahalko dira. Saioak burutu ahalko dira gihartze aretoan, jardueren aretoan eta aire zabalean.


ABONO CARDIO SALUD

EBALUAZIOA

Osasun eta kirol pertsonek eginiko ebaluazio jarraitua.

 Osasun pertsonalak eginiko hasieretako eta aldizkako testak:

  • Koordinazio, Iaiotasun eta Indar Testa.
  • Euroqol-5d Bizi Kalitate Galdetegia.
  • Balio klinikoak

ESKER ONAK

Uharteko Oinarrizko Zonalderako egitasmo hau diseinatu eta bultzatu dute ondorengoen artean: Maite Ayarra Elía,  Uharteko Osasun-etxeko Medikua, Eva Sada Urabayen, Uharteko Udalaren Kirol Koordinatzailea eta Nerea Romero Torrens Eguesibarko Udalaren Kirol Koordinatzailea.

Berau egiteko eskertu nahi dugu ere ondorengoen laguntza:

  • Daniel Martínez Aguado, Corellako Udalaren Kirol Koordinatzailea.
  • Mikel Izquierdo Redín, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Osasun Zientzietako Departamentuko Katedraduna.
  • Uharteko osasun-etxeko osasun teknikariak.
 
Proiektu hau Europar Batasunak, Espainako Gobernuak, Nafarroako Gobernuak eta Uharteko Udalak diruz laguntzen dute.

LAGUNTZAK ETA DIRULAGUNTZAK

DOKUMENTAZIOA: KIROLAK

TituluaTamainaDeskargatu
Udalaren kirol egitaraua 2023-2024 ikasturtea798.63 KB Deskargatu
2024 Tasak2.14 MB Deskargatu
UGARRANDIA aldizkaria-20233.61 MB Deskargatu

KIROL ARAUDI OSOAREKIN LOTURA

No hay documentos / Ez dago dokumenturik