Bulego orokorrak
KUDEAKETAK
Katastroko eta Biztanleen Udal Erroldako ziurtagiriak, bizilekukoak, bizikidetzakoak, zirkulazioko ordainagirien bikoiztuak, ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ), katastroa eta abar eskatzeko, 948012012 telefonora deitu behar da.
ARGIBIDEAK
Zerbitzuak, espedienteak izapidetzea, ordenantzak, zergak, ikastaro eskaintzak eta bekak, enplegu-deialdiak, lehiaketa publikoak, agenda, e.a.
KEXAK ETA IRADOKIZUNAK HARTZEA: 948 012 012 INFOLOCAL.
Gestio horietako anitz, era berean, Telefono bidezko Harrera Zerbitzura deituta egin daitezke; 948 012 012 INFOLOCAL zerbitzua da. Telefono finko batetik deituz gero, tokiko dei baten kostua izanen du, eta, tarifa laua izanez gero, deia doakoa izanen da.
Zerbitzu horren bidez, gainera, ikastaroetan izena emateko eta sarrerak erosteko aukera dago, Udalak egiten duen eskaintzaren arabera.
Zerbitzuak, halaber, udalaz kanpoko argibidea eskaintzen ditu oinarrizko hornigaien enpresekin egin behar izaten diren izapideei buruz (telefonoa, gasa, elektrizitatea eta ura), Nafarroako Gobernuarekiko izapideei buruz, osasun zentroekin eta zerbitzuekin egin behar izaten direnei buruz eta bestelakoei buruz: hezkuntza, garraioa, aisia, elkarteak eta beste.
Udalak, gainera, bi zerbitzu berri ere abiarazi ditu, gestio batzuk erosoago egiteko:
EGOITZA ELEKTRONIKOA
Datuen inguruko izapideak eta kontsultak egiteko. Izapide eta kontsulta horietako batzuk egiteko, ezinbestekoa izanen da herritar txartela gaitua izatea.
ERREGISTRO ELEKTRONIKOA
Internet bidez dokumentazioa igortzeko, Udalaren Erregistro Orokorrera joan behar izan gabe. Izapide hori egiteko, NAN elektronikoa izatea beharrezkoa da, edo bestela, ziurtagiri digital aitortua eta baliozkoa.
01. ERREGISTRO OROKORRA
- Telefonoa: 948 33 07 61 Luzapen 129
- Faxa: 948 33 19 13
- E-Posta: ayuntamiento@huarte.es
02. ERROLDA-ERREGISTRO ZIBILA
- Telefonoa: 948 33 07 61 Luzapen 1
- Faxa: 948 33 19 13
- E-Posta: padron@huarte.es
03. ALKATETZA-IDAZKARITZA
- Telefonoa: 948 33 07 61 Luzapen 5
- Faxa: 948 33 19 13
- E-Posta: registro@huarte.es
04. HIRIGINTZA
- Telefonoa: 948 33 07 61 Luzapen 4
- Faxa: 948 33 19 13
- E-Posta: urbanismo@huarte.es
05. ZERGAK-ZERGA-BILKETA
- Telefonoa: 948 33 07 61 Luzapen 2
- Faxa: 948 33 19 13
- E-Posta: catastro@huarte.es
06. GORDAILUZAINTZA
- Telefonoa: 948 33 07 61 Luzapen 3
- Faxa: 948 33 19 13
- E-Posta: recaudacion@huarte.es