UHARTEKO “VIRGEN BLANCA” HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA IKASTETXE PUBLIKOKO PATIOA NATURALIZATZEKO OBRAK:
Berriki amaitu dira Uharteko “Virgen Blanca” ikastetxe publikoko patioa naturalizatzeko lanak. Proiektu hau Guraso Elkarteek eta eskolako ikasleek patioari izaera atseginagoa emateko egindako lan eta prozesu parte-hartzailetik sortu zen.
Lehen fase honetako inbertsioa 75.566,05 eurokoa izan da; horietatik 60.000 euro (% 80a) Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren dirulaguntzari esker finantzatu da, eta gainerakoa Udalak jarri du.
Patioa naturalizatzeko proiektu hau, gainera, “2023ko aurrekontu parte-hartzaile” ekimenean irabazlea izan da, eta, beraz, datorren urtean proiektuaren bigarren fasea egingo da.