Albisteak > Udako hiri kanpaldiak

Udako hiri kanpaldiak

ADI!!! Udako hiri kanpaldietako oharra

012 zerbitzuan arazo teknikoak daudenez, Uharteko Udalak behin-behineko irtenbide bat ezarri du 2022ko Udako Hiri Kanpamentuetako aurre inskripzioak egiteko: inprimaki bat prestatu da aurre inskripzioa egin ahal izateko. Epea maiatzaren 27an bukatzen da.

Formularioa: https://forms.gle/gkK6XxSS4BvnKBAD7

Aurre inskripzioa formalizatzeko, 16,50 €-ko kuotaren aurrerapena ordaindu behar da txanda eta adingabe bakoitzeko, ordainketaren egiaztagiria inprimakiari erantsita. Ordainketa Uharteko Udalaren kontu-zenbakian egin behar da:

CAIXA BANK: ES97 2100 5285 3921 0047 3116

Honi buruzko edozein kontsultarako, jar zaitezkete harremanetan hiri-kanpaldien kudeaketaz arduratzen diren zerbitzuekin:

012aren bitartez izen ematea egin zuten familiek, jarri zerbitzu hauekin harremanetan ezin ditugulako emandako datuak eskuratu.

Barkatu eragozpenak

 

TXANDAK:

1. Ekainaren 27tik uztailaren 1era (5 egun)

2. Uztailaren 18tik 22ra (5 egun)

1. Ekainaren 27tik uztailaren 1era (5 egun)

2. Uztailaren 18tik 22ra (5 egun)

3. Uztailaren 26tik 29ra (4 egun)

4. Abuztuaren 1etik 5era (5 egun)

5. Abuztuaren 8tik 12ra (5 egun)

6. Abuztuaren 16tik 19ra (4 egun)

7. Abuztuaren 22tik 26ra (5 egun)

8. Abuztuaren 29tik irailaren 2ra (5 egun)

ORDUTEGIA: 8:00etatik 14:00etara. Sarrerak eta irteerak 8:00etatik 9:00etara eta 13:00etatik 14:00etara.

PLAZA KOPURUA: Plaza mugatuak. Gutxienez 8 eta gehienez eskaera eta aurrekontu-erabilgarritasunaren arabera. Hizkuntza-ereduaren arabera bereiziko dira. Talde bereiziak sortu ezin badira, talde elebidun batean bildu ahal izango dira.

JANTOKI ZERBITZUA: 14:00etatik 15:00etara. Gutxienez 8 haur. Bazkaria etxetik ekarri behar da. Jantoki zerbitzuaren prezioak:

4 egun: 12,50€ (8 haur) eta 6,50€ (15 haur) artean egonen da.

5 egun: 15,50€ (8 haur) eta 8,50€ (15 haur) artean egonen da.

AURRE-INSKRIPZIOAK: maiatzaren 17tik 27ra 948 012 012 telefonoaren bitartez.

AURRE-INSKRIPZIO KUOTA: 16,50€/txanda bakoitzeko tasaren aurrerapen gisa, kanpaldietan onartu ezean gerora itzuliko dena.

PLAZA BERRETSI: 948 012 012 telefonoaren bitartez, ekainaren 1etik 3ra.

MATRIKULAZIOA: ekainaren 6tik 17ra Udaleko erregistro orokorrean. Inskripzio-orria egoitza elektroniko bidez bidaliko da, instantzia orokorrera atxikita. Ziurtagiri elektronikorik ez duten pertsonek, posta elektronikoz bidali ahal izango dute ayuntamiento@huarte.es helbidera edo Udaleko erregistroan entregatu.

AURKEZTU BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA:

Izen-emate fitxa (beteta eta sinatua).

Aparteko instantzia batean 2021eko errenta aitorpena erroldatutakoentzat. Aurkezteko azken eguna: ekainak 24. Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie.

PREZIO PUBLIKOA:

Errenta tartea

4 egun

5 egun

T1  < 5.000

22,00 €

27,50 €

T2  5.001-8.000

36,50 €

45,50 €

T3  8.001-10.000

45,50 €

57,00 €

T4  10.001-15.000

50,00 €

62,50 €

T5  15.001-20.000

55,00 €

69,00 €

T6  20.001- 30.000

61,00 €

76,00 €

T7  < 30.001

67,00 €

84,00 €

T8  Erroldatu gabea

103,50 €

129,50 €

ANTOLATZAILEA: Uharteko Udala, Euskara, Berdintasuna eta Gizarte Zerbitzuko arloen bitartez.

Argibide gehiago 948 33 07 61 (Uharteko Udala) eta 948 33 32 23 (Gizarte Zerbitzua) telefonoetan.