Albisteak > Senidetasunaren bestetako kartel lehiaketa

Senidetasunaren bestetako kartel lehiaketa

Senidetasunaren bestetako kartel lehiaketa martxan!!

Uharteko Udalak, Kultura Batzordean, jaietako kartelaren lehiaketaren oinarriak onartu ditu. Kultur Koordinakundearen proposamena jaso ondoren, bi aldaketa egin dira lehiaketaren oinarrietan. Alde batetik, Uharten erroldatutako pertsonek baino ez dute parte hartu ahal izango lehiaketan, uhartearren parte-hartzea sustatzeko helburuarekin. Bestalde, pertsona bakoitzak kartel bakarra aurkeztu ahal izango du, kartela aurkezten duten pertsonek gogokoen dutena aukera dezaten.

 

  • Epea: uztailaren 1a, eguerdiko 14:00ak arte.
  • Kartela aurkezteko lekua: Kultura Zerbitzua (Kultur Etxeko 2. solairua), astelehenetik ostiralera, 8:30-14:00 ordutegian.
  • Sariak: 600 €-ko lehen saria eta 200 € eta 100 €-ko bi accesit.
  • Hautaketa-prozedura: Kultura Batzordeko, Kultur Koordinakundeko eta arlo artistikoarekin zerikusia duten pertsonez osatutako epaimahai batek hiru kartel hautatuko ditu. Kartel irabazlea herri-bozketa bidez aukeratuko da (abuztuaren 1etik 12ra).

 

OINARRI OSOAK HEMEN

 

ERANSKINA