Albisteak > Oihana Sariak literatur lehiaketa 2022

Oihana Sariak literatur lehiaketa 2022

Uharteko literatur lehiaketa dagoeneko martxan!

Uharteko Udalak, Kultura, Euskara eta Haurtzaroa zerbitzuen bitartez eta Herri Liburitegiarekin elkarlanean, OIHANA SARIAK egitasmoa martxan jarri du berriz. Aurtengoan ere bi disziplina izango ditugu: NARRAZIO LABURRA eta KOMIKIA. Lehiaketa Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendua dago eta bi hizkuntzatan aurkeztu ahal izango dira lanak.

Aurtengo sariketaren gaia librea izango da, beraz, parte-hartzaileek gustukoen duten istorioa garatzeko aukera izango dute.

Animatu zuen seme alabak lehiaketara parte hartzera eta daukaten sormena literaturaen bidez adieraztera.

LEHIAKETAREN OINARRIAK

 

Komiki eta narrazio tailerrak

Aurten ere, komiki eta narrazio tailerrak antolatu ditugu, atxikita informazio guztia helarazten dizuegu (oinarriak eta tailerrei buruzko informazio guztia).

Idaztea eta marraztea gustoko baduzu aukera bikaina daukazu Uharten! Zure ipuina edota komikia egiten ikasiko duzu.

Nori zuzendua: lehen hezkuntzako 3/4/5/6 ikasleei zuzendua (9-12 urte).

Nork emana: Belatz (KOMIKIA) eta Kati Leatxe (NARRAZIOA).

Egunak: apirilaren 19/20/21/22.

Lekua: liburutegian.

Izen-emateak: cultura@huarte.es – 948 33 35 82. (Matrikula orria beteta helarazi).

Izen-emate epea: apirilaren 8a.

TAILERREN INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

MATRIKULA ORRIA