Albisteak > Covid ziurtagiria

Covid ziurtagiria

COVID ziurtagiria Uharteko Udalaren kirol instalazioetara sartu ahal izateko

NORK EZARRI DU COVID ZIURTAGIRIA AURKEZTEKO DERRIGORTASUNA

Osasun krisiari aurre egiteko, Nafarroako Gobernuak, abenduaren 27ko 63/2021 FORU AGINDUAren bitartez (292 NAO), COVID ziurtagiria aurkeztu beharra ezarri du udalaren kirol instalazioetan sartzeko (Spa Sport Itaroa, Udarrandia kirol instalazioak)

NOIZ ARTE AURKEZTU BEHAR DA COVID ZIURTAGIRIA

Urtarrilaren 14a arte, nahiz eta Nafarroako Gobernuak iraupena luzatu ahal duen.

NORK AURKEZTU BEHAR DU COVID ZIURTAGIRIA

  • Gimnasioaren erabiltzaileak, Ugarrandiako kirol-instalazioetan zein Spa Sport Itaroa Uharten daudenak.
  • Instalazio itxietan egiten diren kirol-jarduera gidatuetan izena emanda dauden pertsonak (helduak):
    • Ugarrandia kirol instalazioetan jarduera hauek dira: Entrenamendu Funtzionala, Egokitzapen Fisiko Orokorra, Pilates, GAP, Zumba, Mantentze-gimnasia, 55 urtetik gorakoen Gimnasia Terapeutikoa eta Ariketa Fisikoa, Yoga.
    • Spa Sport Itaroa Uharten: begiraleek zuzendutako kirol jarduera guztiak, jardueren parrillan daudenak.

NON ETA NOIZ AURKEZTU BEHAR DA COVID ZIURTAGIRIA

1/ UGARRANDIA KIROLDEGIKO GIMNASIOEREN ERABILTZAILEAK

  • COVID ziurtagiria erakutsi beharko dute instalazioaren harreran. Behin bakarrik aurkeztuta nahikoa izanen da, beste abisu bat eman arte.
  • Instalaziora sartzen den bakoitzean. Aldez aurretik baieztatu beharko da aurretiko hitzordua harreran, erabiltzaileak COVID ziurtagiria duela egiaztatu ahal izateko.

2/ UGARRANDIA INSTALAZIOETAKO JARDUERA GIDATUETAN INSKRIBATURIK DAUDEN PERTSONAK

  • Ugarrandia kirol instalazioetako harreran erakutsi beharko dute COVID ziurtagiria. Behin bakarrik aurkeztuta nahikoa izanen da, beste abisu bat eman arte.
  • COVID ziurtagiria erakutsi arte ezin izanen da kirol jarduerara joan.
  • COVID ZIURTAGIRIA (edo baliokidea) AURKEZTEKO EPEA: jende multzoak saihesteko, ahal dela, astelehenetik ostiralera egingo da, abenduaren 31tik urtarrilaren 7ra.

3/ SPA-SPORT ITAROA UHARTE GIMNASIOAREN ETA BERTAN EGITEN DIREN JARDUERA GIDATUEN ERABILTZAILEAK

  • Instalaziora sartzen den bakoitzean, aldez aurretik baieztatu beharko da aldez aurreko hitzordua, eta, aldi berean, COVID ziurtagiria erakutsi beharko dute.
  • COVID ziurtagiririk gabe, bainuetxe eremura bakarrik sartu ahal izango da.

 

Instalazioa jasotzen denetik erabiltzaileak aurkeztutako dokumentazioari buruzko zalantzaren bat badago, Kiroletako Udal Zerbitzuaren bulegoetara bidaliko da, COVID akreditazioa balora dadin.