Albisteak > Errenta tarte berria

Errenta tarte berria

Errenta tarte berria

Uharteko Udalaren ustez, kirola praktikatzea, kultura, hezkuntza edo gizarte-ongizatea funtsezko jarduerak dira pertsonen garapenerako.

Horregatik, jarduera horiek antolatzeaz gain, baliabide ekonomiko gehien dituzten pertsonen pribilegioa izan ez daitezen, jarduera horien praktika sustatzen du, familien diru-sarrerekiko alderantziz proportzionala den diru-laguntzen politika baten bidez, horretarako errenta-tarteen sistema bat aplikatuz. Hau da, gehiago laguntzen du diruz baliabide gutxiko familia batek ordaindu behar duen prezioa, eta gutxiago familien diru-sarrerak handiagoak direnean.

Ildo horretan, pixkanaka errenta-tarte berriak sortu dira, sistema bidezkoagoa eta proportzionalagoa izan dadin.

Ez da gauza bera urteko errenta 20.001 eurokoa, 30.000 eurokoa edo 50.000 eurotik gorakoa izatea, beraz, kopuru horietan beste errenta-tarte bat ezarri da proportzionaltasuna handiagoa izan dadin eta diru-sarrera desberdinak dituzten pertsonek berdin ordain ez dezaten.

Aldaketa horrek, tarte horiei eragiten diena,  indarrean sartuko da datorren urtarrilaren 1etik aurrera. Beraz, onuradun izan daitezkeela uste duten pertsonei gomendatzen diegu udal bulegoetara jo dezatela diru-sarreren egiaztagiri batekin (errenta aitorpena, pentsioa...) edo e-postaz igorri declaracion-aitorpena@huarte.es, aipatutako aldaketak aplikatu ahal izateko.

Jakina denez, emandako datu horiek Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera tratatuko dira.