Albisteak > Indarkeria bakarra, hamaika modu

Indarkeria bakarra, hamaika modu

AZAROAK 25, EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA. INDARKERIA BAKARRA, HAMAIKA MODU

 

Aurten ere, azaroaren 25a dela eta, agerian utzi nahi dugu emakumeen aurkako indarkeriaren izaera estrukturala. Izan ere, hori ulertuta bakarrik uler dezakegu haren konplexutasuna eta erantzun egokiak garatu hura desagerrarazteko.

 

Emakumeen aurkako indarkeriak oinarrizko giza eskubideak urratzen ditu, hala nola bizitza, osotasun fisikoa eta mentala edo osasunerako eskubidea, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren oinarrizko printzipioa ahulduz.

 

"Indarkeria bakarra, hamaika modu” lemapean, emakumeenganako indarkeria-mota ugarietan jarri nahi izan dugu arreta, horietako asko ikusezinak eta normalizatuak. Izan ere, zifra ofizialek errealitate bakarra erakusten digute, indarkeria bikotekidearen edo bikotekide ohiaren testuinguruan, eta, oro har, indarkeria fisikoa islatzen da, beste batzuk ezkutuan utziz: indarkeria psikologikoa, sexu-indarkeriaren adierazpen desberdinak, indarkeria instituzionala, indarkeria ekonomikoa, indarkeria sinbolikoa edo indarkeria bikarioa. Izan ere, esparru guztietan gertatzen da, publikoetan eta pribatuetan, eta klase sozial eta testuinguru kultural guztietan.

 

Horregatik, azaroaren 25 honetan indarkeria horren egitura-izaeran eta adierazpide ugarietan jarriko dugu arreta. Horren aurrean, esku hartzen jarraitu beharra dago, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra sustatzen lagunduko duten gizarte- eta kultura-aldaketak sustatzeko, hori baita berdintasun hori desagerrarazteko bide bakarra. Indarkeriak herritar guztiei eragiten digulako, emakumeei eta gizonei.