Albisteak > Kultura diagnostikoaren laborategietan parte hartzeko izen-ematea

Kultura diagnostikoaren laborategietan parte hartzeko izen-ematea

Aste honetan irekiko da Udalak sustatzen duen Uharteko Kulturaren Diagnostikoa elkarrekin eraikitzeko laborategietan parte hartzeko izen-ematea

Laborategiak urriaren 27an (herritarrak) eta 28an (kultura-eragileak) izango dira, Kultur Etxeko espazio eszenikoan, 18:00etatik 20:30etara .

Uharteko herritarrek udalerriko kulturari buruz dituzten balorazioak eta iritziak jaso ondoren (200 inkesta inguru jaso dira), orain arte garatutako jardueretan (inkesta, elkarrizketak, etab.) identifikatu diren gaien inguruan elkarrekin hausnartzeko eta ideiak emateko unea iritsi da. Horretarako, bi laborategi antolatuko dira:

  • Bat urriaren 27an, herritarren parte-hartzeari irekia
  • Beste bat urriaren 28an, kultur eragileen parte-hartzeari irekia

Lehen laborategian (herritarrak) parte hartzeko, izena emateko inprimaki bat prestatu da. Urriaren 25era arte egongo da zabalik, eta esteka honen bidez eskura daiteke.

Udalak Uharteko herritar guztiak animatu nahi ditu Kulturaren Diagnostikoa eraikitzeko prozesu honetan parte hartzera, euren ideiak eta gogoetak funtsezkoak izango baitira udalerriaren kultura-arloko ibilbide-orria identifikatzeko.

Edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan kultura zerbitzuarekin: cultura@huarte.es | 948 333 582.

 

ANIMATU ETA HAR EZAZU PARTE!