Albisteak > Abiadura kontrolatzeko kanpaina

Abiadura kontrolatzeko kanpaina

Abiadura kontrolatzeko kanpaina Uharten

Irailean zehar eta datozen hilabeteetan, abiadura kontrolatzeko kanpaina berri bat egingo da Uharteko kale eta etorbide nagusietan, Areta Industrialdean, Erripagainean eta Itaroa Urbanizazioan, txandakako egunetan.

Oraingo honetan, bizilagunen kexak dauden eremuetan jarriko da arreta, eta Udaltzaingoak egiaztatu du ibilgailuek harrapatzeko eta istripuak izateko arriskua dagoela, ibilgailuen abiadura dela eta. Azken asteetan, horri buruzko hainbat kexaren berri izan dugu, eta gidariak kontzientziatu behar dira abiadura bidearen ezaugarrietara egokitzearen garrantziaz.

Aurreko kanpainetan 7.000 ibilgailu baino gehiago kontrolatu ziren, horietatik % 30a baino gehiago abiadura-mugetatik gora zirkulatzen ari ziren, eta % 15a, 70 km/h baino gehiagoko abiaduran, ia kasu guztietan harrapaketa bat hilgarria den abiaduran, OMEk egindako ikerketaren arabera.