Albisteak > Jaiak bertan behera

Jaiak bertan behera

Jaiak bertan behera

Uharteko herriari:

 

Uharteko Udalak Nafarroako Gobernuak eta FNMCk jaiak bertan behera uzteko emandako gomendioei jarraituko die, badaezpadako neurri gisa.

Iaz bezala, 2021 urte honetan ere, Uharteko Udala osatzen dugun talde politikook gure atsekabea adierazi nahi dizuegu, herriko jaiak ez ospatzeko iazko erabaki bera hartu behar dugulako. Horregatik, jaiegunetan ez da jai-ekitaldi ofizialik antolatuko udaletxetik.

Egia da egoera aldatu egin dela iaztik, Covid19a hobeto ezagutzen dugu, txertoak azkar garatu dira eta populazio-tarteetan ematen ari dira, mailaka. Baina badakigu oraindik asko falta dela gizarte gisa proba hau gainditzeko.

Aurten ere, nahiz eta egoera hobea izan, maskararekin bizitzen jarraitzen dugu, ospitaleratzeekin, segurtasun-distantzia mantentzeko derrigortasunarekin eta espazioen erabilera-murrizketekin.

Oraindik baldintzatuta gaude pandemia honekin, eta ezin gara lasaitu eta ez dugu erlaxatu behar.  Baina elkar modu seguruan erlazionatzeak duen garrantziaz jabetzen gara eta horrexegatik, iaz bezala, udaleko Kultura arloa udarako kultur programazioa antolatzen ari da.

Parte hartzen duten pertsona guztien segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri guztiekin egingo diren jarduerez gozatzera animatzen zaituztegu.

Norbanakoaren erantzukizuna eskatzen jarraituko dugu, gainerako pertsonekiko errespetua, gizarte gisa gure burua zoriontzea eragingo baitute, kutsatze kolektiborik gabeko herria izateagatik.