Kulturaren diagnostikoa egiteko Udalak abian jarri du herritarrei zuzendutako inkesta
Gaur hasiko da Uharteko herritarrek udalerriko kulturari buruz dituzten iritziak eta balorazioak jasotzeko prozesua, eta irailaren 5era arte egongo da zabalik
Inkestaren helburua da Uharteko herritarrek udalerriko kulturaren hainbat alderdiri buruz dituzten balorazioak eta iritziak jasotzea: kultura-eskaintza, kultura-ekipamenduak eta -zerbitzuak, kultura-kontsumoko ohiturak eta ereduak, etab.
Parte hartu nahi duten 15 urtetik gorako pertsona guztiek bi modutara egin ahal izango dute:
Online inkestaren bidez, esteka honetan: https://forms.gle/VwUPaMxy5sMjgyTx6
Galdetegia paperean betez eta udalerriko honako toki hauetan eskuragarri egongo diren kutxetan utziz:
- Kultur Etxea
- Udala
- Ugazte
- Arte Garaikideko Zentroa
- Igerilekuak
- Kutxa ibiltariak udalerrian antolatzen diren kultura-jardueretan
Udalak Uharteko herritar guztiak animatu nahi ditu Kulturaren Diagnostikoa eraikitzeko prozesu honetan parte hartzera, euren ideiak eta gogoetak funtsezkoak izango baitira udalerriaren kultura-arloko ibilbide-orria identifikatzeko.
Edozein zalantza argitzeko, jarri harremanetan kultura zerbitzuarekin: cultura@huarte.es | 948 333 582.
ANIMATU ETA HAR EZAZU PARTE!
Informazio gehiago: cultura@huarte.es | 948 33 35 82