Albisteak > Matrikula - Udako hiri kanpaldiak

Matrikula - Udako hiri kanpaldiak

UDAKO HIRI KANPALDIAK - MUNDUA EZAGUTZEN

MATRIKULAK: ekainaren 2tik 15era. Inskripzio orria posta elektronikoz igorri beharko da ayuntamiento@huarte.es helbidera. Bidaltzeko baliabiderik ez duten pertsonek udaletxeko erregistroan aurkez dezakete.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:

  • Aita, ama edo tutorearen posta elektronikoa.
  • Izen- emate fitxa (beteta eta sinatuta)
  • IBAN- Kontu zenbakia

Aparteko instantzia batean 2020ko errenta aitorpena erroldatutakoentzat. Errenta aurkezteko epea ekainaren 23an bukatuko da. Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie.

ATERA DIREN TXANDAK ETA TALDEAK:

  1. Ekainaren 28tik uztailaren 2ra - Euskarazko taldea: plaza 1 libre.
  2. Uztailaren 5etik 9ra - Bertan behera: izen-emate nahikorik ez.
  3. Uztailaren 12tik 16ra - Talde elebiduna: 3 plaza libre.
  4. Uztailaren 19tik 23ra - Talde elebiduna: 2 plaza libre.
  5. Uztailaren 26tik 30era - Euskarazko taldea: 4 plaza libre.
  6. Abuztuaren 2tik 6ra - Talde elebiduna: 5 plaza libre.
  7. Abuztuaren 9tik 13ra - Bertan behera: izen-emate nahikorik ez.
  8. Abuztuaren 16tik 20ra - Euskarazko taldea: 7 plaza libre.
  9. Abuztuaren 23tik 27ra - Euskarazko taldea: 3 plaza libre.

Plaza libreak izen-ematearen dataren arabera esleituko dira. Horretarako deitu Euskara Zerbitzura (948 33 10 53) edo e-posta bat igorri (euskarazerbitzua@uharte.eus)./portal/seccion.aspx?N=478