Albisteak > Kulturaren diagnostikoa

Kulturaren diagnostikoa

Uharteko kulturaren diagnostiko partekatua

Uharteko Udalak, Kultura Zerbitzuaren bidez, azterketa parte-hartzailea eta hausnarketa-prozesua abian jarri ditu, eragileen eta/edo pertsonen ikuspegi askotarikoak jasoko dituen Uharterako Kulturaren Plan Estrategikoaren oinarriak ezartzeko xedearekin.

Asmoa da plan estrategikoaren garapenaren lehen fasearekin 2021 honetan hastea, hau da, Uharteko kulturari buruzko diagnostiko parte-hartzailea egitea eta udalerriko etorkizuneko Kultura Planaren ildoak zirriborratzea. Alderdi politikoa, teknikoa eta asoziatiboa inplikatuz, baita Uharteko bizilagunak ere. Parte-hartzea sustatzen duten metodologia egokiekin.

Honako eremu hauen azterketa estrategikoa egitea planteatzen da:

  • Kultura Uharten: kulturaren pertzepzioa, programak, ekimenak.
  • Kulturaekipamenduak eta -zerbitzuak.
  • Uharteko elkartesarea eta kulturarekin lotutako kultura-eragileak.
  • Gobernantza eta partaidetza-eredua kultura-arloan.

Diagnostiko horrek balioko du etorkizuneko Uharteko Kultura Planaren oinarri izango diren elementu estrategikoak edo ardatzak identifikatzeko, eta diagnostikoaren azken txosten batekin eta planaren ildoen zirriborroarekin amaituko da. 2021. urtearen amaieran aurkeztuko da jendaurrean.

Jarrai irakurtzen...