Albisteak > Etxebizitzen alokairua

Etxebizitzen alokairua

FAMILIA ETA GAZTEENTZAKO 7 UDAL ETXEBIZITZA ALOKATZEKO DEIALDIA

 

Esleipendunen behin betiko zerrenda

Esleipendunen behin-behineko zerrenda

 

Bizilagun agurgarriak:

2021/04/13ko 81 zenbakiko NAOn 7 udal etxebizitzen alokairurako deialdia (5 etxebizitza familientzako eta beste 2 gazteentzako) onartzen duen Ebazpena argitara eman da, (https://bon.navarra.es/es/anuncio/-/texto/2021/81/44) eta horrekin, deialdi horretan IZENA EMATEKO epeari hasiera eman zaio.

Ordenantza arautzailea
Eskabide-orriak:

Izen-emate eskariak aurkeztu ahalko dira erregistro elektroniko bidez edo udal bulegoetan, aurretik 948 33 07 61 telefonoan hitzordua hartuz gero.

Deialdi horri heldu ahal izango diote Uharteko erroldan gutxienez bi urteko antzinatasuna dutela eta familientzako eta gazteentzako udal etxebizitzen alokairu librea arautzen duen udal ordenantzan ezarritako gainerako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten guztiek.

Eskaerak aurkezteko epea 2021eko maiatzaren 3an amaituko da.

Jaso ezazue agur bero bat.

Uharten 2021eko apirilaren 13an.