Albisteak > Hilerria irekitzea

Hilerria irekitzea

HILERRIAREN IREKIERA ETA ERABILERA COVID-19REN PREBENTZIO-NEURRIETARA EGOKITZEKO PROTOKOLOA, SANTU GUZTIEN JAIEGUNARI BEGIRA

 

Bizilagun agurgarriak:

Covid-19k eragin duen osasun-krisia dela eta, Uharteko Udalak honako neurri hauek hartzea erabaki du, Santu Guztien jaiegunaren dataren hurbileko egunetan udal hilerrira joatea eta erabilera arautzeko:

  • Hilerria 09:30etik 20:30era irekiko da, urriaren 23tik azaroaren 15era, biak barne.
  • Azaroaren 1ean eta 2an, bisitak egitera baino ezin izango da joan hilerrira.
  • Bisitak gehienez 4 pertsonako taldeetan egingo dira.
  • Gehieneko edukiera 330 pertsonakoa izango da.
  • Ezin izango da ez jan ez edan.
  • Debekatuta dago, urriaren 27tik azaroaren 15era bitartean, zeremoniak edo bestelako ekitaldiak egitea, ehorzketak izan ezik; kasu horretan, segizioak ezingo ditu 25 pertsona baino gehiago izan.