UHARTEKO KROSA
Uharten running-a gustuko dutenek, Udaleko Kirol Zerbitzuaren babesarekin, 2014an "Esku bat Lolarentzat" ekitaldiarekin hasi zuten abenturarekin jarraitzea erabaki dute.
Edizio bakoitzean lortutako etekinak Uharten ordezkaritza duen kolektiboren batera bideratzen dira, kausa solidarioen aldeko proposamenak aurkeztu eta aukeratuak izan ondoren.
- Harremanetarako: José Luiz Méndez
- Telefonoa: 639 221 073
- E-Posta: crosshuarte@outlook.es
- Web orria: https://www.crossdehuarte.com/
UHARTE ESKUBALOI TALDEA
Uharte Eskubaloi Taldeak Oinarrizko Kirolaren formazio eta sustapenaren alde lan egiten du. Antolatzen ditu, baita ere, eskubaloiko jarduerak eta txapelketak, probintzi mailan zein estatu mailan.
- Harremanetarako: Carlos Etxeberria - Pedro Moreno - Pedro Mari Arguibide
- Telefonoa: 660 700 084 - 649 459 421 - 619 414 319
- E-Posta: balonmano@balonmanohuarte.com
- Web orria: http://balonmanohuarte.com
UHARTEKO TXIRRINDULARI TALDEA
Uharte Txirrindulari Taldearen helburua da txirrindularitza maite dutenak elkartzea; horretarako igandero irteerak antolatzen ditugu, giro ederrean eta maila lorgarrian.
- Harremanetarako: Xabi Navaz
- Telefonoa: 647 617 230
- clubciclistahuarte@outlook.es
- https://es-es.facebook.com/cchuarte/
SASKIBALOI KIROL-KLUBA
Uharte saskibaloi taldeak saskibaloia bultzatzeko sortu zen eta probintzia arloko jardueretan eta txapelketetan parte hartzen du.
- Harremanetarako: Miguel Izal Romero
- Telefonoa: 638 316 902
- E-Posta: clubbaloncestohuarte@gmail.com
ITAROA HUARTE KIROL-KLUBA
Itaroa Huarte Kirol-kluba Uharteko futbol kluba da eta bertan biltzen dira futbolera jolastea gogoko duten 6 urteetatik gorako haurrek zein 3. mailan eta Erregionalean jokatzen duten pertsona helduek. Klubaren helburua da Uharteko eta inguruetako haur guztiek gogokoen duten kirola praktikatzeko aukera izatea giro osasuntsu batean eta kiroltasunean, baina aldi berean lehiakorrak izan.
- Harremanetarako: José Luis Barberena Biurrarena
- Telefonoa: 608 977 818
- E-Posta: clubdeportivohuarte@yahoo.es
- Web orria: http://www.cdhuarte.blogspot.com.es/
UHARTE PELOTAZALE KLUBA – ERRAMINTA ATALA
Uharteko pilota klubaren barruan Erreminta atala dago. Atal hontan Erremintaren modalitate ezberdinetan diharduten gara. Bai paleta goma, larruzko paleta, pala motzean eta azken bolada honetan sartu berriak garen trinketeko larruzko paletan eta paleta argentinarrean. Adin anitzeko taldea osatzen dugu eta gure helburua, alde batetik lehen erran ditudan euskal pilotaren modalitate hauek ez galtzea eta bertze aldetik kirola egitea da.
- Harremanetarako: Iñigo Telletxea
- Telefonoa: 661 290 155
- E-Posta: herramientauharte@hotmail.com
HUARTE PELOTAZALE KLUBA
Huarte Pelotazale kluba eskupilota kirol bezala sustatzen duen irabazteko asmorik gabeko kluba da. Gaur egun biltzen ditugu 6 eta 30 urteko gaztetxoak eta, kirol hau praktikatzeaz gain, diziplina, laguntasuna, kiroltasuna… bezalako baloreak transmititzen dizkiegu.
Txapelketa askotan parte hartzen dugu: Kirol Jolasak, Nafarroako Txapelketa, Berria, Euskal Liga, Espainiako Txapelketa, Herriartekoa, e.a.Urtero Uharteko 4 ½ko txapelketa antolatzen dugu, afizionatu mailan entzutetsuenetakoa den txapelketa.
- Harremanetarako: Francisco Caballero - Imanol Garralda
- Telefonoa: 606 008 804 - 608 713 750
- E-Posta: pelotahuarte@hotmail.com
UHARTE ERRITMIKO KLUBA
Uharte Erritmiko Klubak gimnastika erritmikoa praktikatzen duten haur eta gazteez osatua dago. Gure lanak Gabonetan eta ikasturte bukaeran egiten ditugun emanaldietan erakutsiz gain, maila ezberdinetako txapelketak burutzen ditugu Nafarroako Kirol Jolasetan. Parte hartu dugu, baita ere, estatu mailako torneo eta txapelketetan.
Gimnastak parte hartzen dute ere Uharteko kultur ekitaldietan eta dantza jaialdietan.
- Harremanetarako: Marta Zubiri
- Telefonoa: 948 33 19 01
- E-Posta: marta.zubiri@gmail.com
UHARTEKO IPAR SKI TALDEA
Ipar eski edo iraupen-eskiko Kluba gara, baina honen eratorriak ere lantzen ditugu: biatloia, gurpil-eskia… Gure asmoa da kirol praktika hau eskura jartzea, sustatzea eta zabaltzea, bai lehiaketa mailan nola herri mailan.
Gure jarduerekin bultzatu nahi ditugu neguko natura-ingurunearekiko harremana, gozamena eta errespetua, bai et aparte hartzaile guztien kirol garapen indibiduala eta taldekoa, kalitatezko giza harremanak ezartzeaz gain. Klubak badu lehiaketarako talde bat eta eski eskola, ikastaroak eskaintzen ditu eskiatzen ikasi eta hobetzeko et ataldeko irteerak antolatzen ditu praktikatzeko eta herri-lasterketetan parte hartzeko. Kirol ekitaldiak ere antolatzen ditu: Uharteko ipar eskiko martxa eta Hego Euskal Herriko gurpil-eski proba.
- Harremanetarako: Jaborro Etxeberria - Oier Goñi - Peru Esteban - Iñigo Macias - Alex Razquin - Jesús Labiano
- Telefonoa: 948 33 19 01
- E-Posta: uharteski@yahoo.es
- Web orria: http://www.uharteski.com
KLUB-ESKOLA KARATE UHARTE
Uharte Karate Klubak 12 urtetik gaztetxotik hasi eta helduak bitarteko karatekaz osaturik dago, kontutan hartu gabe bakoitzaren maila (hasi gerriko zuritik beltzeraino).
Gure helburua da adin desberdinetako taldeetan karatea praktikatzea, aberasgarria iruditzen zaigulakoz bai helduentzako nola gazteentzako.
Gure filosofia da karatea praktikatzea forman mantentzeko, defendatzen ikasteko, gure artean errespetatzeko, autokontrola lantzeko eta batzuk txapelketetan parte hartzeko ere.
Gure klaseak ele bietan ematen dira, eta euskaraz zuzentzen gara euskaldun direnei.
- Harremanetarako: Naroa Zuñiga
- Telefonoa: 669 836 134
- E-Posta: karatehuarte@hotmail.com
UHARTEKO XAKE TALDEA
- Harremanetarako: Joseba Aristu
- Telefonoa: 618 774 245
- E-Posta: j-taillon@ono.com
UHARTEKO MENDI TALDEA
Gure herriko biztanle guztiei mendi irteerak, parte hartze librekoak eta doakoak, eskaintzen dizkiegun kirol talde bat gara. Irteera hauek urteko egutegi batean kokatzen dira eta berau osatzeko era boluntarioan konprometitu nahi duten pertsonak elkartzen gara, inolako ordainsaririk gabe. Antolatzen ditugun irteerak zailtasun maila ezberdinekoak dira. Saiatzen gara antolatzen hilero familiarentzako moduko irteera bat eta zailtasun maila handiagoko beste bat. Urtean bitan autobusez ateratzen gara, baina gainerako guztietan kotxe partikularretan moldatzen gara eta beti San Juan plazatik abiatzen gara.
- Harremanetarako: Chepe Rodríguez - Itzi Areta
- Telefonoa: 620 145 194 - 948 333 431
- E-Posta: chepexyz@gmail.com
HIRU HERRI
- Harremanetarako: Juanjo Vizcay.
- Telefonoa: 948 331 901
- Web: http://hiru-herri.jimdo.com/
HUARCO (ARKO-TIROA)
- Harremanetarako: Kike Ayerra
- Telefonoa: 649 061 537
- E-Posta: kikerekin@ono.com