GIZARTE HARRERA ETA ORIENTAZIO EGITARAUA – GIZARTE LANGILEEN ARRETA ZUZENA
- Egitarau honen helburua Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan eskariak aurkezten duten pertsonei arreta ematea da, lehen erantzuna, diagnosia eta esku-hartzea eskaintzeko eta, egoki irizten bada, zerbitzuak garatzen dituen beste egitarauetara bideratzeko. Egitarau honek Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko sarrerako atearen funtzioa du.
- Egitarau honetatik baloratzen dira behar pertsonalak, familiarrak eta sozialak, bizi baldintzak hobetzen lagunduko duten baliabideak eta prestazioak lortzen errazteko.
- Herritarrei bermatzen die egokitu ahal zaien prebentziorako, asistentziarako eta sustapenerako baliabideen ezagutza, hala nola babestuak izan daitezkeen prestazioak.
- Egitarau honetatik kudeatzen dira eskaera eta deribazio bereziak – Osasun Mentalera, Minusbaliatuen Zentroetara, Birgizarteratze Zentroetara…
- Guzti hori banakako arretan zehazten da, bi udalerrietan kokatutako bulegoetan.
- Harrera eta Gizarte-orientabidea lehenengo erantzuna eskaini, zailtasunezko egoerak antzeman eta, egoki bada, beste Egitarauetara edo gizarte babeserako sistemetara bideratu.
- Prestazioen kudeaketa, gizarte zerbitzuetako sistema propioaren prestazio ekonomikoak zein teknikoak lortzeko ahalbidetzeko asmoarekin.
- Arreta egitarauaren jarraipena, beharrezkoa ikusten denean arreta jasotzen duten pertsonekin kontaktuak izanez, beste egitarauetara bideratu ez diren kasuetan.
Tokian tokiko gizarte langilearekin arreta, aldez aurretik ordua eskatuta: Uharteko bizilagunak – Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko erabiltzaileak bizi den kalearen arabera.
Profesionalak:
- Gizarte langileak: Zuzeneko arreta:
- Fer Murillo Flamarique – ts-dependencia@mssbhuarteyesteribar.org
- Nora Torregrosa Benedé – ts-infancia@mssbhuarteyesteribar.org
- Administrari laguntzailea: laguntza administratiboa, aurretiko zitak, etab.
- Maier Erviti – admon@mssbhuarteyesteribar.org
Arreta ordutegia Uharten: Astelehen eta ostegunetan 9:00etatik 14:00etara. Aldez aurretik zita eskatu behar da telefono hauetan: 948 33 32 23.
Arreta ordutegia Zubirin: Astearte eta asteazkenetan 9:30etik 13:30era. Aldez aurretik zita eskatu behar da telefono hauetan: 948 33 32 23.