Osasuna
Uharteko Osasun Etxea:
Medikuntza orokorra, Erizaintza kontsulta, Pediatria eta Gizarte laneko zerbitzuak eskaintzen ditu.
Ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara. Ezinbestekoa da hitzordua eskatzea, harrera jasotzeko. Hitzordua eskatzeko, deitu 948 33 50 33 telefonora, edo bestela, joan Osasun Etxera bertara.
- Larrialdiak: astelehenetik ostiralera, goizeko ordutegian gertatzen diren larrialdietarako, 948 33 50 80 telefonora deitu beharra dago. Era berean, larrialdiak astelehenetik ostiralera artatzen dira, 15:00etatik biharamuneko 8:00ak arte, eta larunbat eta igandeetan, eguneko 24 orduetan. Harrera jasotzeko, aurrez 112 telefonora deitu beharra dago.
JENDEA ZAINTZEKO LAN-POLTSA:
Enplegu bila ari diren pertsonak inskribatzeko aukera eskaintzen da mendekoak zaintzeko; hau da, adingabeak eta adinekoak zaintzeko. Era berean, familiako kide bat zaintzeko pertsona bat behar duten familiei argibidea ematen zaie. Osasun Etxeak bakar-bakarrik lan burtsa kudeatu eta haren gaineko argibidea ematen du, baina ez da lege kontuez arduratzen (kontratuaz, soldataz, ordutegiez…).
Argibideetarako, eskatu hitzordua Osasun Etxeko Gizarte Langilearekin.
UHARTEKO OSASUN ETXEA
- Helbidea: Zarraondoa, z/g
- Telefonoa: 948 33 50 33
BESTE OSASUN ZERBITZU BATZUK:
Emakumeari Laguntzeko Zentroa (ELZ): Burlatan zentralizatua, eta Uharteko Osasun Etxetik bideratuko zaituzte.
Berariazko zerbitzua, 23 urtetik beherako gazteentzako: Andraize Zentroa (Iruñeko Txantrea auzoan). “Gazte Programa” izeneko heziketa-programa bat du sexualitateari buruz. Gazte horientzako ordutegia du, eta hitzordua hartuta edo hartu gabe joan daiteke.
LARRIALDIETARAKO TELEFONOA:
112 (Larrialdiak, Anbulantziak, Suhiltzaileak, Foruzaingoa, Babes Zibila…).
BIZI-TESTAMENTUA EDO AURRETIAZKO BORONDATEEN AGIRIA