Uharteko Udaleko Berdintasun zerbitzuak udalerriko berdintasunerako udal-politika publikoak bultzatu, diseinatu, planifikatu, kudeatu eta ebaluatzen ditu.
Sentsibilizazio, informazio eta aholkularitza-ekintzak ere garatzen ditu, bai barne-mailan (udaleko arlo desberdinei zein langileei), bai kanpo-mailan (herritarrei, elkarteei eta kolektiboei), emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren inguruan.
Zerbitzu honen bidez, toki-eremuan aukera-berdintasunerako eskubidea aplikatzea bultzatzen da, emakumeek eta gizonek gizartearen eremu guztietan askatasunez parte hartu ahal izateko ekintzak sustatuz: ekonomian, politikan, kulturan, gizartean, kirolean eta abarretan, ikusgarritasun, autonomia eta erantzukizun-baldintza beretan.
Bere ekintzen artean sartzen dira familia, lana eta bizitza pertsonala bateratzeko eta erantzunkidetasuna sustatzeko jarduerak.
Helburu estrategikoak:
- Generoikuspegia integratzea udal-politikaren arlo guztietan.
- Uharten emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreala eta eraginkorra bultzatzea.
Zein esparrutan egiten dugu lan?
- Tokiko Gobernamendua eta generozeharkakotasuna
- Emakumeen kontrako indarkeria
- Zaintza, erantzunkidetasuna eta kontziliazioa: zainketen, erantzunkidetasunaren eta kontziliazioaren aldeko Tokiko Ituna
- Emakumeen ahalduntzea, parte hartze soziopolitikoa eta balioen aldaketa
Sentsibilizazio kanpainak:
- Martxoak 8
- Herriko jaiak
- Azaroak 25