HAUR HEZKUNTZA
Haur Hezkuntzak haurrei garapen fisiko, afektibo, sozial eta intelektuala lortzen laguntzea izanen du xede. Era berean, komunikazioaren eta hizkuntzaren adierazpideak irakatsiko dira; irakatsi ere, bizikidetzaren eta gizarte harremanen oinarrizko arauak, bai eta ingurunearen ezaugarri fisikoak eta sozialak ere. Haurren autonomia pertsonala ere sustatzea du xede.
- Haur Hezkuntza bi ziklotan antolatua dago.
- Lehen zikloa: 0-3 urte. Ziklo hau borondatezkoa da, diruz lagundua dago, baina ez da doakoa.
- Bigarren zikloa: 3tik 6 urtera arte. Ziklo hau borondatezkoa eta doakoa da.
UHARTEKO 0-3 URTEKO HAUR ESKOLAK (lehen zikloa)
Ziklo hau derrigorrezkoa ez bada ere, baduzu zure seme-alabatxoak beren 16 astetik aurrera eskolatzeko aukera. Zerbitzua diruz lagundua dago, baina ez da doakoa (ordaindu beharreko tasak familiaren diru-sarreren araberakoak izanen dira).
Lan-metodologia aurkikuntzaren eta esperimentazioaren bidez lantzen da.
Taldeak adinaren arabera banatzen dira:
- BULARREKO HAURRAK: 16 astetik urtebetera bitartekoak.
- IBILTARIAK: 1etik 2 urtera bitartekoak.
- HANDIAK: 2tik 3 urtera bitartekoak.
Uharten bi hizkuntza-eredu eskaintzen dizkizugu, eta zuk horietako bat aukeratu behar duzu 0 eta 3 urte arteko seme- alabentzako: gaztelaniaz eta euskaraz. Argibideetarako, jarri harremanetan gure eskolekin:
PEREZ GOYENA HAUR ESKOLA Hizkuntza eredua: Euskara
- Helbidea: Pérez Goyena, 15 - 31620 Uharte
- Telefonoa: 948 07 30 10
- Posta elektronikoa: eihuartehe@hotmail.com
UGARRANDIA HAUR ESKOLA Hizkuntza eredua: Gaztelania
- Helbidea: Ugarrandia, 10 - 31620 Uharte
- Telefonoa: 948 33 19 25
- Posta elektronikoa: eihuartehe@hotmail.com