Uharteko adinekoekin udal estrategia diseinatzeko prozesu parte-hartzailea.
Zer da “Uharte, zaintzen duen herri bat eraikitzen”?
Udalak partaidetza- prozesu bat jarri du abian, bizilagunekin batera, Uharteko Adinekoekin Udal Estrategia bat diseinatzeko, zahartzen ari diren pertsonen ongizatea eta zaintzan aurrera egiteko aukera emango diguna, baita gure herria bizitza osoan zehar gertatzen den hazkunde eta garapen- prozesu horretara nola egokitu daitekeen ere.
Zertarako?
Helburua da gure udalerriak adinekoekin dituen behar eta erronken azterketa parte-hartzailea egitea, ondoren estrategia bat formulatzeko, datozen urteetan “zaintzen duen herri bat eraikitzeko” eta zeintzuk izango diren helburuak eta jarduerak zehazteko.
Nola izango da prozesua?
Adineko pertsonentzako Udal Estrategia lantzeko eta garatzeko prozesuak hiru etapa izango ditu:
1.- Adinekoen egoeraren eta beharren diagnostikoa, 2024ko martxotik ekainera.
2.- Adinekoekiko Udal Estrategiaren formulazioa, 2024ko irailetik urrira.
3.- Estrategiaren ezarpena, garapena eta jarraipena, 2025etik aurrera.
Nola parte hartu dezaket?
Lagun iezaguzu Uharteko adinekoen egoera eta premiak aztertzen, honako hauetan parte hartuz:
- Inkestak
- Parte- hartze tailerrak
- Elkarrizketak
- Aurkezpen- jardunaldiak
I.Fasea: partaidetza- diagnostikoa:
Talde elkarrizketak:
2024ko martxoa
Parte hartzeko tailerrak:
- AURKEZPENA:
Etorri inkesta betetzera.
Apirilak 5, ostirala. 17:00- 19:00
Kultur Etxea
- UHARTETIK BARNA:
Herritarren ibilbidea eta mapaketa, lurraldea, hirigintza, espazio publikoa, garraioa, irisgarritasuna eta ingurumena aztertzeko.
Apirilak 13, larunbata, Kultur Etxea. 11:00- 13:00
- UHARTEN ZAHARTU:
Adineko pertsonentzako erakundeak, ekipamenduak eta zerbitzuak aztertzeko tailer parte- hartzailea.
Apirilak 19, ostirala, Kultur Etxea. 17:00- 19:00
- UHARTEN BIZI:
Adinekoen etxebizitza, ekonomia eta kontsumoa aztertzeko tailer parte- hartzailea.
Apirilak 26, ostirala, Kultur Etxea. 17:00- 19:00
- UHARTEN ELKARREKIN BIZI:
Informazioa, parte-hartzea, bizikidetza eta adinekoekiko boluntariotza aztertzeko tailer parte- hartzailea.
Maiatzak 3, ostirala, Kultur Etxea. 17:00- 19:00
- UHARTEN ZAINDU:
Medekotasuna eta/edo desgaitasun ertaina edo larria duten adinekoen zaintzaileentzako tailer parte- hartzailea.
2024ko apirila.
- UHARTEN EROSI:
Adinekoekiko adeitsuak diren saltokien sarean parte hartu nahi duten tokiko merkataritzarako tailer parte- hartzailea.
2024ko apirila.
Uharteko adinekoei inkesta:
Apirilaren 1etik aurrera.
Online galdetegiak: Udalaren Web gunean, Sare Sozialetan eta QR kodearen bitartez.
Galdetegiak paperean: Udaletxean, Kultur Etxean, Kiroldegian, Uharteko Jubilatuen Elkartean eta Gizarte Zerbitzuetan.
Diagnostikoaren aurkezpena:
Ekainak 28, ostirala, Kultur Etxea. 17:00- 19:00
Informazioa gehiago:
Uharteko Udala


