Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Zainketak – Cuidados

Zainketak – Cuidados

NORK ZAINTZEN DU UHARTE?

Zaintzak ezinbestekoak dira gizarte-ongizaterako. Elkarren medeko izakiak gara, guztiok gure bizitzako uneren batean etapa desberdinetan beharko ditugu zaintzak eta beste batzuk zaindu beharko ditugu. Eremu horretan agertzen da gehien emakumeen eta gizonen arteko desberdintasuna.

Gaur egun, gizarte-eztabaida behar duten erronka batzuk planteatzen dizkigute zainketek; besteak beste, biztanleriaren zahartzea, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunaren aldeko aurrerapena, bidezko banaketa, emakumeen bizitzaren gaineko ondorioak eta autozainketa.

 

Eztabaidarako 2 saio parte-hartzaile egingo dira:

  • Otsailaren 4a, ostirala, 17:30ean: Uharteko emakumeak. Edozein adinekoak.
  • Otsailaren 11, ostirala, 17:30ean: Guraso Elkarteak, Elkarteak, kolektiboak eta herritarrak.

Bi saioak Kultur Etxeko Areto Nagusian izango dira.

 

Haurtzaindegi zerbitzua egongo da behar dutenentzat.

Dinamizatzen du: Rut Iturbide Rodrigo

Antolatzen du: Berdintasun Zerbitzua

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK