Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Uhartetik Gazarako gizarte larrialdiko laguntza

Uhartetik Gazarako gizarte larrialdiko laguntza

2026ko otsailaren 23an egindako osoko bilkuran, aho batez onartu zen Gazaren aldeko mozio hau, eta 7.000 euroko diru-laguntza bideratuko da:

‘Mundua heriotza eta suntsiketa maila jasangaitz baten lekuko izaten ari da okupatutako Gazako Zerrendan. Israelgo estatuak, bere egungo gobernuaren aginduz eta bereziki Benjamin Netanyahu lehen ministroarena, Gazako biztanleria palestinarraren aurka egindako eraso bortitzak, dozenaka milaka pertsona hil ditu, familia osoak lurrazaletik ezabatuz, auzoak suntsituz eta azpiegitura kritikoak suntsituz, bi milioi palestinar —Gazako Zerrendako eta Jordaniako biztanleriaren %90 baino gehiago— derrigorrrez lekualdatuz, aurrekaririk gabeko hondamendi humanitario bat eraginez. Elikagai, ur eta mediku arreta faltak egoera larriagotzen du, gure eguneroko gaia izaten jarraitzen du, iruzurrezko su-etena aldarrikatu zenetik, Israelek bere gerra eskaladarekin jarraitu du.

Baina kezkagarriena komunikabideen isiltasuna da, badirudi Gaza albisteetatik desagertu egin dela, negu gogorrari, inguruko hornidura-arazoak gehitzen zaizkio, funtsezkoa da ur edangarriaren hornikuntza eta sarbidea bermatzeko laguntza, janaria oinarrizko behar gisa eta urgentziazko ekarpen ekonomikoen bidez.’

Bigarren aldia da Uharteko Udalak Gazara ekarpen ekonomiko bat bideratzen duena, biztanleria bizitzen ari den egoera larria konpontzen laguntzeko eta, lehen aldi horretan, eskerrak emateko bideo hau bidali ziguten:

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK