Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Uhartetik Arrera doan bidearen hobetze-lanak

Uhartetik Arrera doan bidearen hobetze-lanak

Uharteko Udalak obra bat egingo du udalerri hau eta Arre lotzen dituen bidea hobetzeko.

Obra honen helburu nagusia da udalerriko oinezkoentzako bideak eta beste bideekiko lotura hobetzea, eta, kasu honetan, gainera, Oihana mendiaren hegala bezalako ingurune naturalaren barna. Jarduketa horri esker, gainera, eguraldiak, erabilerak, landarediak eta baldintza meteorologikoek kaltetu duten bideetako bat hobetuko da.

Ildo horretan, Uharteko Udalak eta Lurralde Kohesioko Departamentuak hitzarmena sinatu dute eta haren bidez, Departamentuak Arrerako bidea hobetzeko lanak 70.000 eurorekin finantzatuko ditu.

Mendeberria Eskabazioak S.L. enpresari esleitu zaizkio lanak, datozen asteetan hasiko direnak eta gutxi gorabehera 3 hilabeteko iraupena izango dutenak.

Oihana mendirako ekialdeko sarbidearen eta Donejakue bidearekin duen loturaren gainean egingo da jarduketa. Horretarako, geometria, erresistentzia eta oinezkoendako eta aisialdirako errodadura-geruza egokia hobetzeko lanak egingo dira, eta San Esteban auzoko ur-biltegi zaharraren eta Done Jakue bidearen arteko oinezkoentzako lotura seguruago gisa erabiliko da.

Obrak direla-eta, unean-unean sarrera mugatuta egon daiteke, eta bi sarbideetan eteteari buruzko informazioa emango da.

 

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK