Parkea eraberritzeko lanak amaitu eta jolaserako elementu berriak jarri ondoren, Uharteko haurrek ikastetxetik gertu dagoen haur parkeaz gozatzeko aukera izango dute berriz ere.
Parkean haurrentzako ekipamendu berriak jarri dira: txabola goratuak eta txirristak, zubi esekia eta pasabideak, oreka zirkuitua eta txirristen irteeretan moteltze eremu batzuk.
Obraren gastua Nafarroako Gobernuak emandako 40.000 €-ko diru-laguntzari esker estali da.
Jolas-parke hau familien ilusiotik abiatu zen eta Uharteko udalak bultzatutako lehenengo Aurrekontu Parte-hartzaileen (2017) laguntza jaso zuen. Jolas-parke honen helburua da psikomotrizitatea garatzea eta auto-estimua eta sormena hobetzea.