Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Uharteko Plazaldea haur eskolako sarbideak egokitzea

Uharteko Plazaldea haur eskolako sarbideak egokitzea

Uharteko Plazaldea Haur Eskolaren ekimenari esker, Udalak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko dirulaguntza bat eskuratu du, Plazaldeko patioko sarbidearen irisgarritasuna hobetzeko obra bat egiteko.

Obra honetan, alde batetik, eskailera berri bat egingo da, eskolara seguruago sartzeko, eta bestetik, beste eskailerak estaliko dira, arrapala bat sortu eta jolaserako txirrista bat instalatu ahal izateko. Horrekin batera, ebakuazio-eskaileraren itxitura berrituko da eta sarrerako atea aldatu.

Horrekin guztiarekin, egungo eskailerek eragiten dituzten segurtasun-arazoak ezabatu nahi dira bai eta gutxiegi erabilitako espazioak murriztu.

Obraren kostua 20.561,60 eurokoa izango dela aurreikusi da, eta Hezkuntza Departamenduak 13.365,04 euro ordainduko ditu.

Obra datozen asteetan egitea aurreikusten da. Epe horretan, zerbitzua ez da etengo, baina haur eskolarako sarbidea eraikinetik bertatik bakarrik egingo da (eta ez patiotik). Obraren hasiera-data hurbiltzen den heinean, informazio gehiago emango da.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK