Uharteko Udalak Adinekoen Sare bat sustatu nahi du, “Huarte, zaintzen duen herria” estrategiaren esparruan eta komunitateko eragileen arteko lankidetza eta sareko lana bultzatzeko helburuarekin. Horregatik, adinekoen sare horri lotutako proiektu bat jarri nahi da abian, tokiko merkataritza inplikatuz.
Proiektu honek Uharteko tokiko merkataritza inplikatu nahi du, adineko pertsonei laguntzen dien merkataritza-sare bat sortzeko, bi konpromezuekin:
- Adinekoekiko tratu ona sustatzea
- Zerbitzu eta baliabideekin lankidetzan aritzea kalteberatasun-egoerak prebenitzeko eta hautemateko.
Helburua herriko merkataritza proiektu honi atxikitzea da, eta udalak identifikatzaile bat emango die euren lokalean jarri ahal izateko. Irudi bat eta lelo bat dituen identifikatzaile bat, herritarrek eta, bereziki, adinekoek, saltoki hori lagunkoitzat har dezaten. Zabalkundea emateko, oihalezko poltsa batzuk egingo dira atxikitzen diren saltokientzat, bezeroei bana diezazkieten.
Prebentzioaren esparruan ere, ahal den neurrian, erakundeei prebentzio-kanpainak eta sentsibilizazio-kanpainak zabaltzeko laguntza eskatu nahi zaie (adibidez, bero- edo hotz-boladen aurrean).
Hemen aurkituko duzu ekimen honekin bultzatu nahi diren helburuei buruzko dokumentazioa:
Datozen egunetan udaleko teknikariak saltokietatik pasatuko dira informazio gehiago eramateko.
Atxikimenduak esteka honen bidez egin daitezke.
Posta elektronikoko kontu bat ere sortu da kontsultak, zalantzak edo ekarpenak egiteko: Uhartemayores@gmail.com

