2024. urtean zehar, Udalak Uharteko adinekoen egoera eta beharrak ezagutzeko diagnostiko parte-hartzailea bultzatu du. Prozesu horretan, adinekoen eta herriko beste eragile batzuen parte- hartzeari eta ekarpenei esker, zenbait erronka eta behar bildu ziren, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko ekintzak ezartzen joan ahal izateko.
Urte hasieratik, prozesu honetan identifikatutako beharrei erantzuteko urratsak ematen ari gara, Uharteko adinekoen zaintza sustatuz.
Bideo honetan, zaintzen duen herri bat eraikitzen jarraitzeko azken hilabeteetan bultzatu diren ekintza batzuk jasotzen dira: https://youtu.be/oQfTRrnuW7Y