Haur Hezkuntzako 1. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arteko haurrei zuzendua.
Datak:
- 1go txanda: ekainaren 24tik uztailaren 5era (10 egun)
- 2. txanda: uztailaren 15etik 19ra (5 egun)
- 3. txanda: uztailaren 29tik abuztuaren 9ra (10 egun)
- 4. txanda: abuztuaren 19tik 30era (10 egun)
Ordutegia: 8:00etatik 14:30era. Sar daiteke 9:00ak bitartean eta irten 13:15etik aurrera.
Plaza kopurua: plaza mugatuak. Gutxienez 8 eta gehienez 20 haur.
Hizkuntza: gaztelania.
Aurre-inskripzioak maiatzaren 6tik 17ra:
- On line ondoko estekan
- Telefonoz: 948 012 012
Aurre-inskripzio kuota: 27,50€/txanda tasaren aurrerapen gisa, kanpaldietan onartu ezean gerora itzuliko dena.
Plazak konfirmatzea maiatzaren 23tik 24ra posta elektronikoaren bitartez.
Matrikulak: maiatzaren 27tik ekainaren 7ra, udaletxeko erregistro orokorrean. Izena emateko orria, Udalan webgunean eskuragarri egongo dena, egoitza elektroniko bidez edo Udaletxean Herritarrak Hartatzeko Bulegoan-OAC entregatu behar da.
Informazio gehiago Berdintasun Zerbitzuaren bitartez: berdintasuna.igualdad@huarte.es, 948 330 761 telefonoan eta Udal Web gunearen bitartez.
Prezio publikoa:
Prezioa kalkulatzeko 2023ko errenta aitorpena aplikatuko da. Ekainaren 21era arte luzatuko da aurkezteko epea. Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie.
| Errenta tartea | 5 egun | 10 egun |
| < 5.000 | 27,50 € | 55 € |
| 5.001-8.000 | 45,50 € | 91 € |
| 8.001-10.000 | 57,00 € | 114 € |
| 10.001-15.000 | 62,50 € | 125 € |
| 15.001-20.000 | 69,00 € | 138 € |
| 20.001- 30.000 | 76,00 € | 152 € |
| < 30.001 | 84,00 € | 168 € |
| Erroldatu gabea | 129,50 € | 259 € |