
Iruñerriko Mankomunitateak Txubindoa alderdian dagoen pasabidea (zaldaina) egokituko du; zehazki, profilak ordezkatuko dituzte pasagunearen zoruari eutsiko zaiola bermatzeko. Lanak egiteko, taula guztiak desmuntatu behar dira, eta, profilak aldatu ondoren, berriro jarri.
Lan horiek egiten diren bitartean, pasabidea itxi egin behar da, eta, horretarako, beste pasabide alternatibo bat prestatu da. Ikusi erantsitako irudia.
Lanek 4 asteko iraupena izango dute, gutxi gorabehera, irailaren 2tik 29ra. Barkatu eragozpenak.