Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzional bat onartu du, zeinaren bidez Uharteko Udalak dolumina eta samina eta babesa helarazi nahi baitizkie joan den urtarrilaren 18an Adamuzen (Kordoba) izandako tren-istripuan hildako pertsonen familiei eta gertukoei, Alkatetzak aurkeztuta.
Onartutako adierazpen instituzionalak honakoa dio:
- Uharteko Udalak dolumina eta samina helarazi nahi die Adamuzen (Kordoba) izandako tren istripuan hildako pertsonen senide eta gertukoei.
- Uharteko Udalak zaurituei eta gertukoei lehenbailehen suspertzeko nahia helarazi nahi die.
- Uharteko Udalak elkartasuna eta babesa adierazi nahi die istripuaren inguruan lanean ari diren erakunde eta pertsona guztiei, biktimei eta zaurituei arreta emanez eta hondamendi basati honen ondoren egoera bere onera ekarriz.
Uharten, 2026ko urtarrilaren 21ean.