Uharteko Udalak eta Uharteko eta Esteribarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak sormen aisialdi ikastaroen edizio berri bat antolatu dute ikasturte honetarako.
GARRANTZITSUA!!
Kultura, Euskara eta Berdintasun zerbitzuek antolatzen dituzten ikastaroetarako beharrezkoa izanen da aurre-inskripzioa egitea, ekainaren 17tik 28ra 012 (948 012 012) telefonoan edo online esteka honen bitartez.
Plazen esleipena udal jardueretarako izen-ematea arautzen duen ordenantza betez egingo da. Plazen konfirmazioa uztaileko bigarren hamabostaldian eginen da, sms bitartez. Ikastaroa martxan jartzeko, gutxieneko inskripzio bat egon beharko da.
Matrikula fitxa irailaren 6a baino lehen bete beharko da, egoitza elektroniko bidez, udaletxeko erregistro orokorrean edo kultura zerbitzuan.
Matrikula formalizatzeak berekin dakar inskripzio-araudia onartzea eta matrikulazio-tasa osorik ordaintzea.
Gainontzeko ikastaroetarako begiratu ikastaro bakoitzeko oharra.