Uharteko Udalak, herritarrekiko komunikazioa eta gardentasuna hobetzeko asmoz, gaurtik aurrerak, urriaren 3a, bere osoko bilkurak zuzenean emango ditu. Hala nahi duten pertsonek webaren orri nagusian dagoen ‘Osoko bilkurak zuzenean’ ikurrean sakatuta sartu ahal izango dira osoko bilkuraren saiora.
Horrekin batera, herritar guztiei gogorarazten zaie saio hauek publikoak direla eta nahi duen orok Osoko Bilkuren aretora joan daitekeela zuzenean ikusteko.
Horrez gain, jakinarazten da, saio guztiak bideo-akta formatuan grabatuko direla eta saioa amaitu ondoren, esteka berean eskuragarri egongo direla.