Peio Armendariz Perezen JAIAK GU GARA lanak iragarriko ditu aurtengo Uharteko Senidetasunaren Bestak.
Herri bozketan 704 bozka jaso dira guztira; Jaiak gu gara kartelak 521 bozka jaso ditu, Baila Mayordoma dantzatu kartelak 103 bozka eta azkenik Gure folklorea, gure herria / Nuestro folclore, nuestro pueblo kartelak 80 bozka.
Edizio honetan herritarren parte-hartzea nabarmen handitu da, 2023an 327 bozka jaso baitziren.
- Peio Armendariz Perez (Uharte) “JAIAK GU GARA”: 600€ko saria.
