Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Pazko Asteko hiri kanpaldiak

Pazko Asteko hiri kanpaldiak

Pazko asteko hiri kanpaldiak

DATAK: apirilaren 11tik 14ra

ORDUTEGIA: 8:00- 14:00. Sarrerak 9:00ak baino lehen eta irteerak 13:15etik aurrera.

PLAZA KOPURUA: Plaza mugatuak. Gutxienez 8 eta, gehienez ere, 30 haur. Hizkuntza ereduaren arabera banatuko dira. Matrikula kopuruagatik ezinezkoa bada talde desberdinduak osatu, talde elebidunean elkartu ahalko dira.

JANTOKI ZERBITZUA: 14:00etatik 15:00etara. Gutxienez 4 haur. Zerbitzuaren prezioa: 12€ haur bakoitzeko 4 egunetarako.

 

MATRIKULAZIOA:

AURRE-INSKRIPZIOAK: martxoaren 6tik 10era 948 012 012 telefonoan.

AURRE-INSKRIPZIO KUOTA: 22,00€ tasaren aurrerapen gisa, kanpaldietan onartu ezean gerora itzuliko dena.

Plazak KONFIRMATZEA 948 012 012 telefonoaren bitartez: martxoaren 16tik 17ra

MATRIKULAK: martxoaren 20tik 24ra Udaletxeko erregistro orokorrean. Izena emateko orria, Udalaren webgunean eskuragarri egongo dena, egoitza elektroniko bidez edo Udaletxeko Herritarrak Hartzeko Bulegoan-HHB entregatu behar da.

AURKEZTU BEHAR DEN DOKUMENTAZIOA:

Izen-emate fitxa (beteta eta sinatua), posta elektronikoa jarri oharretarako.

IBAN – Kontu zenbakia.

Aparteko instantzia batean 2021eko errenta aitorpena erroldatutakoentzat, aldez aurretik Udaleko erregistroan aurkeztu ez dutenen kasuan soilik. Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie

PREZIO PUBLIKOA (4 egun):

 

Errenta tartea                  

4 egun

< 5.000

22,00 €

5.001-8.000

36,50 €

8.001-10.000

45,50 €

10.001-15.000

50,00 €

15.001-20.000

55,00 €

20.001- 30.000

61,00 €

< 30.001

67,00 €

Erroldatu gabea

103,50 €

 

ANTOLATZAILEA: Uharteko Udala, Euskara, Berdintasuna eta Gizarte Zerbitzuko arloen bitartez.

Argibide gehiago 948 33 07 61 (Uharteko Udala) eta 948 33 32 23 (Gizarte Zerbitzua) telefonoetan.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK