Euskarazko Hiri Kanpaldiak, ikasketak euskaraz murgiltze ereduan (D eredua eta PAI-D programa) egiten ari diren ikasleentzat, Haur Hezkuntzako 1. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara arte.
Datak: apirilaren 7tik 10era (4 egun)
Ordutegia: 8:00etatik 14:30era. Sar daiteke 9:00ak bitartean eta irten 13:15etik aurrera.
Aurre-inskripzioa egin zuten familiek martxoaren 20a baino lehen formalizatu behar dute matrikula udaletxeko erregistro orokorrean. Izena emateko orria, Udalan webgunean eskuragarri egongo dena, egoitza elektroniko bidez edo Udaletxean Herritarrak Hartatzeko Bulegoan-OAC entregatu behar da.
Prezio publikoa:
Prezioa kalkulatzeko 2024ko errenta aitorpena aplikatuko da. Oraindik aurkeztu ez dutenek, martxoaren 20ra arte dute aurkezteko epea. Aurkezten ez duten erroldatuei errenta tarte handienari dagokion kuota kobratuko zaie.
| > 5.000 | 5.001-8.000 | 8.001-10.000 | 10.001-15.000 | 15.001-20.000 | 20.001-30.000 | 30.001 < |
| 19,75€ | 32,75€ | 41,00€ | 45,00€ | 49,50€ | 54,75€ | 60,50€ |
- Erroldatu gabea – 93,25€
PLAZA LIBREAK
Familiaren batek ez badu aurre-inskripzioa egin baina bere seme/alaba hiri kanpaldira apuntatu nahi badu, Euskara Zerbitzuarekin jarri behar da harremanetan: 948 33 10 53 / euskarazerbitzua@uharte.eus