Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

PATXI BULDAIN ALDAVE PLAZAREN INAUGURAZIOA

PATXI BULDAIN ALDAVE PLAZAREN INAUGURAZIOA

Apirilaren 14an, igandea, 12:30ean, Patxi Buldain Aldave plazaren inaugurazio ekitaldia egingo da (Ugazteren atzeko plaza).

Villa Teresaren (Ugazte) atzeko plaza, bere garaian Patxi Buldain Fundazioaren egoitza hartu zuen Víctor Eusa arkitektoaren eraikina, aukeratu da Patxi Buldain Aldave plaza udalaren kale-izendegian sartzeko, 2024ko urtarrilaren 24an 96 urte zituela hil zen artista uhartearraren oroimenez.

Patxi Buldain Aldave Iruñeko Zapatari kalean jaio zen eta Frantzian erbesteratuta bizi izan zen. Gizartearekin erabat konprometituta, Paris utzi eta Uharten finkatu zen 1969an, Sara Paternain Izaguirre emaztearekin batera. Uharten bere obra artistikoa eta bere maisu lana garatu zituen Pintura eta Eskultura Tailerra sortuta, Nafarroako arte garaikidearen eskola erreferentea dena, eta hainbat artista belaunalditan eragina izan duena. Gazte garaitik artista errebelde, abangoardista eta nekaezina izateagatik nabarmendu zen, eta ondare artistiko zabala uzten digu, baita giza zein arte arloan betetzen zaila den hutsunea ere. Uharte bera gabe umezurtz geratzen da, baina ondare artistikoak eta etengabeko bilaketak transmititu digun balioak aberastuta, sortzeko eta bizitzeko askatasun osoan.

Inaugurazio ekitaldian, udalbatzak eta artistaren senideek ez ezik, Ortzondo Dantza Taldeak, Uharte Kantuz taldeak eta Erraldoien Konpartsak ere parte hartuko dute. Halaber, Pello Armendariz artista uhartearrak Buldainen irudia duen mural bat margotuko du.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK