Skip to content
Search
Close this search box.
Search
Close this search box.

Patio amigable Patioa naturalizatzea

Patio amigable Patioa naturalizatzea

UHARTEKO “VIRGEN BLANCA” HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA IKASTETXE PUBLIKOKO PATIOA NATURALIZATZEKO OBRAK:

Berriki amaitu dira Uharteko “Virgen Blanca” ikastetxe publikoko patioa naturalizatzeko lanak. Proiektu hau Guraso Elkarteek eta eskolako ikasleek patioari izaera atseginagoa emateko egindako lan eta prozesu parte-hartzailetik sortu zen.

Lehen fase honetako inbertsioa 75.566,05 eurokoa izan da; horietatik 60.000 euro (% 80a) Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren dirulaguntzari esker finantzatu da, eta gainerakoa Udalak jarri du.

Patioa naturalizatzeko proiektu hau, gainera,  “2023ko aurrekontu parte-hartzaile” ekimenean irabazlea izan da, eta, beraz, datorren urtean proiektuaren bigarren fasea egingo da.

Partekatu:

ALBISTEAK
AZKEN BERRIAK
GAIAK